58. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2013. urteko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2013. urteko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2013ko martxoaren 12tik apirilaren 30era izanen dela.

Helbideraturik ez dauden ordainagiriak titularraren etxera igorriko dira eta Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 012 Info-local telefonora deituta edo www.olazti.com helbidearen bidez ordain daitezke. Ordainagiri helbideratuak 2013ko apirilaren 10ean kobratuko dira kontuetatik.

Behin borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean agindutako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2013ko martxoaren 12an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1303957