2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Ordenantza, Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari
loturiko bertzelako elementuak paratzea arautzen duena.
Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko martxoaren 6an egin bilkuran, hau erabaki du:
1.–Hasiera batean onestea Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari loturiko bertzelako elementuak paratzea arautzen duen ordenantza.
2.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, espedientean interesaturik daudenek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
3.–Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; horren ondotik, ordenantzaren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.
Noain Elortzibarren, 2013ko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.
Iragarkiaren kodea: L1303653