58. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2013eko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza.
Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2012ko abenduaren 28an egin bilkuran, ondotik ematen diren erabakiak hartu zituen, hasiera batean onesteko Miranda Argako Udalaren eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2013ko plantilla organikoak eta 2013ko lan publikoaren eskaintza, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko araudia onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarriari jarraikiz. Hona hemen:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren iragarkia 2013ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean.

Jendaurreko epea espedientean inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu plantillak behin betikoz onetsitzat jo dira. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua bete beharrez, argitara ematen dira Miranda Argako Udalaren eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoak.

Miranda Argako Udalak, 2012ko abenduaren 28an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Hasiera batean onestea Miranda Argako Udalaren 2013ko ekitaldiko plantilla organikoa, lanpostuak eta titularrak barne, eta orobat onestea Udalaren zerbitzuko funtzionarioen eta lan-kontratudunen zerrenda osagarriak, horretarako tramitatu den espedientearen arabera. Hona hemen:

MIRANDA ARGAKO UDALA

Funtzionarioen plantilla organikoa

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1 Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa, %13,72; bateraezintasunekoa, %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako menpekoa. Kopurua: 1 Maila: E. Osagarriak: %15 (19/1995 F.D.) Lanpostukoa: % 3,21 (19/2008 F.D.). Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Funtzionarioen zerrenda

Gamboa Baztán, Alfonso Carlos. Maila: A. Lanpostua: idazkaria.

Ibáñez López, Benito. Maila: E. Lanpostua: zerbitzu anitzetako menpekoa.

Kontratuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lan hitzarmenari lotuko zaizkio, eta Miranda Argako Udalaren funtzionarioak hari atxikiko, atzerako eragina izanik hain zuzen ere 2008ko urtarrilaren 1etik atzina.

Lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa

1 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Maila: D. Osagarriak: Lanpostua: %46,69; D mailako osagarria: %12; arrisku berezikoa: %5. Lan baldintzak: lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

2 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Maila: D. Osagarriak: Lanpostua: %53,65; D mailako osagarria: %12; arrisku berezikoa: %5. Lan baldintzak: lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lan-kontratudun finkoen zerrenda

Ibáñez López, Francisco. Lanpostuaren izena: 2 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Egoera: jardunean, lanaldi osoan (Hasi zen eguna: 2006-4-20; antzinatasuna noiztik onartua: 2003-6-14).

Aldi baterako lan-kontratupeko langileen plantilla organikoa

1 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea. Maila: D. Osagarriak: Lanpostua: %37,99; D mailako osagarria: %12. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua. Lan baldintzak: lanaldi jarraia. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikulua.

2 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea. Maila: D. Osagarriak: Lanpostua: %27,99; D mailako osagarria: %12. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua. Lan baldintzak: lanaldi jarraia. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikulua.

Peoiak: bi lanpostu, betiere Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen duen diru-laguntzaren arabera. interes sozialeko iraupen mugatuko kontratuak. hutsik. Sarbidea: 42. artikulua Aritzeko baldintzak: egin beharreko lanen arabera.

Sorosleak. bi lanpostu, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen duen diru-laguntzaren arabera, hori udaldirako (ekaina-iraila) ematen baitu interes sozialeko iraupen mugatuko kontratuak. hutsik. Sarbidea: 42. artikulua.

Udal igerilekuetako atezaintza eta garbiketa zerbitzua. bi lanpostu, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen duen diru-laguntzaren arabera, hori udaldirako (ekaina-iraila) ematen baitu interes sozialeko iraupen mugatuko kontratuak. hutsik. Sarbidea: 42. artikulua.

Aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda

Domínguez Oliva, Rosa Blanca. 1 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea: Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Arconada Armendáriz, Cristina. 2 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea: Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Esteban Murugarren, Antonio. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lan-kontratatudunen egungo lan hitzarmenari jarraikiz eginen dira kontratuak, eta Miranda Argako Udalaren lan-kontratudunak hari atxikiko zaizkio, atzerako eragina izanik hain zuzen ere 2008ko urtarrilaren 1etik atzina.

FALTZESKO ETA MIRANDA ARGAKO UDALEN
ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Administrazio-kontratudun bitartekoa

Lanpostua: kontu-hartzailea. Kopurua: 1 Maila: B. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Lanpostua: bitartekoa, administrazio-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Faltzesko administrazio zerbitzuekin batera. Kontratatua: Iribarren Maestro, Julio. Miranda Argako Udalari aplikatzeko ehunekoa: %27,20.

2.Onestea Miranda Argako Udalaren 2013. urteko lan publikoaren eskaintza.

2013ko lan publikoaren eskaintza

Peoiak: bi lanpostu, betiere Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen duen diru-laguntzaren arabera. interes sozialeko iraupen mugatuko kontratuak. hutsik. Sartzeko sistema: 42. artikulua. Aritzeko baldintzak: egin beharreko lanen arabera.

Sorosleak. bi lanpostu, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen duen diru-laguntzaren arabera, hori udaldirako (ekaina-iraila) ematen baitu interes sozialeko iraupen mugatuko kontratuak. hutsik. Sarbidea: 42. artikulua.

Udal igerilekuetako atezaintza eta garbiketa zerbitzua. bi lanpostu, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen duen diru-laguntzaren arabera, hori udaldirako (ekaina-iraila) ematen baitu interes sozialeko iraupen mugatuko kontratuak. hutsik. Sarbidea: 42. artikulua.

Hasiera batean onestea, 2013ko, Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoa eta haren zerbitzuko langileen zerrenda osagarriak, horretarako tramitatu den espedientean jasotzen den bezalaxe eta ondotik ematen denari jarraikiz.

MIRANDA ARGAKO VIRGEN DEL CASTILLO ZAHARRETXEA

Aldi baterako lan-kontratudunak

1.–Zuzendaria: lanaldi osoan.

2.–OLT: 1 zenbakidun lanpostua: lanaldi osoan.

3.–Sukaldariak: bi lanpostu, lanaldi partzialekoak, bakoitza astean 25 ordukoa.

4.–Zaintzaileak: zazpi lanpostu (7) lanaldi osokoak eta bortz (5) lanaldi erdikoak. Lanpostu hutsak betetzeko eta ordezkapenak egiteko hurrenkera finkatu da.

Lan-kontratudunen zerrendak

1.–Zuzendaria: Espejo Zuazo, Estíbaliz; 2013ko otsailaren 15ean kontratatua.

2.OLT. vi lanpostu: Flamarique Alfaro, Irene.

3.–Sukaldariak:

a) De Luis Esteban, María Asunción.

b) Ibáñez Echarri, María Carmen.

4.–a) Lanaldi osoko zaintzaileak:

–García Elorz, María Pilar.

–Iradiel Ibáñez, María Teresa. Eszedentzian dago, alkatetzan.

–Virto Tápiz, María Carmen.

–Ibáñez Argaña, María Visitación.

–Zabaleta Ibero, Silvina.

–Garayoa Ojer, Juana.

–Ibero Pérez, Ana María.

–Moreno Martínez, María José: –María Teresa Iradiel Ibáñezen ordez dago, hori eszedentzian baitago.

b) Lanaldi erdiko zaintzaileak:

–Luquin Suescun, Virginia.

–Vidarte Romano, Cristina:

–Sesma Alcalde, Amaya.

–Sesma Gil, Benita Flor.

–Ibero Etayo, Ana.

Kontratuak ostalaritzako lan-hitzarmenari lotuko zaizkio eta harik eta lanpostua behin betikoz bete arte izenpetu dira (bitarteko kontratuak).

Lan-kontratudunen lanpostu hutsak

Ondoko lanpostua lanpostu hutsa izanen da:

Lanpostua: Zuzendaria. Bitarteko gisa, harik eta lanpostua bete arte. Titulazioa: OLT-EUD Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan baldintzak: lanaldi osoan. hutsik.

4. Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2013rako lan publikoaren eskaintza onestea.

2013ko lan publikoaren eskaintza

Lanpostua: Zuzendaria. Bitarteko gisa, harik eta lanpostua bete arte. Titulazioa: OLT-EUD Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan baldintzak: lanaldi osoan. hutsik.

Miranda Argan, 2013ko martxoaren 22an.–Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1303472