58. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2013ko aurrekontuaren espedientea. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2013ko otsailaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen, berriz ere, 2013ko aurrekontuen espedientea eta haien betearazpen oinarriak, baita Lekunberriko Garapen Elkartea, S.L. sozietate publikoaren 2013ko hasierako aurrekontua ere.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2013ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1303939