2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Eskudantzien eskuordetze berezia
Aurtengo otsailaren 28an, Funesko Udaleko alkate udalburuak, legez jasotako eskudantziak erabiliz, bereziki Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikuluan xedatutakoarekin bat, honako ebazpen hau eman zuen:
Ebazpena:
Lehena.–Nire eskudantziak Hirigintza Batzordeko zinegotziaren, M.ª Pilar Sánchez Navarro andrearen, esku uztea, honako gai hauek kudeatzeko: aulki jasotzailea instalatzea eta ataripea konpontzea Funesko Elías Terés ikastetxe publikoan; halaber, kreditu-gerakina erantsi ahalko du proiektu horiek gauzatu ahal izateko, eta eskuordetza berezia izanen da, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (AFE) xedatutakoarekin bat.
Eskuordetzaren eraginkortasuna “proiektu” horiek (aulki jasotzailea instalatzea eta ataripea konpontzea) kudeatu edo gauzatzeko denborara mugatuko da, eta alkatearen ahalmen eskuordegarri guztiak dauzka, baita hirugarrenei eragiten dieten egintzak agintzekoa ere, hala nola aulki jasotzailea enkargatzea eta ataripea konpontzeko kontratazioa esleitzea, eta ordainketaren gauzatzea.
Alkatetza honek, organo eskuordetzailea den aldetik, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluak xedatua betez, honako ahalmen hauek bere esku gordeko ditu, eskuordetutako eskumenei dagokienez:
–1. Eskuordetutako eskumenaren kudeaketaren berri zehatza jasotzea, baita eskuordetzaren ondoriozko egintza edo xedapenen berri ere.
–2. Erabaki garrantzizkoak hartu aurretik, horren gaineko informazioa jasotzea.
–3. Eskuordetutako organoak bere esku dituen eskudantziak erabiliz egiten dituen egintzak organo eskuordetzaileak egintzat hartuko dira. Horrenbestez, organo horri dagokio aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.
–Bigarrena.–Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, AFEren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, nahiz eta eskuordetzak indarra izanen duen ebazpen hau sinatu eta biharamunetik hasita.
–Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen osoko bilkura arruntean.
–Laugarrena.–Halaber, ebazpen hau Isabel Sangüesa Lasala andreari jakinaraztea, Elías Terés HLHIko Guraso Elkartea ordezkatzen baitu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Funesen, 2013ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Isidro Velasco Estarriaga.
Iragarkiaren kodea: L1303227