2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Herriko ostatuaren errentamendua
Etxalarko Udalak 2013ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran erabaki zuen lehiaketa publikoa egitea, Etxalarko herriko ostatuko taberna eta jatetxe zerbitzua errentan emateko, bertzeak bertze, baldintza hauei jarraikiz:
–Errentamenduaren iraupena: 3 urte, bertze 2 urte gehiago luzatzeko aukerarekin.
–Hileko errenta: 365,00 euro gehi B.E.Z.a. Horixe izanen da hasierako prezioa.
–Lehiaketan baloratuko dira ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa.
–Eskaintzak aurkezteko epea: 2013ko apirilaren 16ra bitarte, eguerdiko 14:00ak arte. Eskaintzak Etxalarko Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, horretarako onetsitako baldintza administratiboen agirian adierazten den gisara.
–Behin-behineko fidantza: 600,00 euro.
Klausula administratibo partikularren agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan eta Udalaren web atarian (www.etxalar.org).
Etxalarren, 2013ko martxoaren 12an.–Alkatea, Miguel M.ª Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1304261