58. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

18/2013 FORU DEKRETUA, martxoaren 13koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren egitura organikoa, irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena.

Irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onetsi ziren, foru dekretu horren eranskinean jaso zirenak. Eranskinak, halaber, erakunde horren egitura dakar, baita hura egituratzen duten unitateen eginkizunak ere.

Hasierako egitura hori lautan aldatu da harrezkero, urtarrilaren 11ko 1/2010 Foru Dekretuaren bidez, martxoaren 21eko 17/2011 Foru Dekretuaren bidez, abuztuaren 24ko 131/2011 Foru Dekretuaren bidez eta abenduaren 12ko 125/2012 Foru Dekretuaren bidez. Haien helburuak izan dira, alde batetik, egitura organikoa egokitzea zenbait zergapetze mota kentzeak eta sortzeak arauetan ekarri dituzten aldaketetara, eta, bestetik, zergaren kontrolaren eta kudeaketa lanen eraginkortasuna handitzea, Nafarroako Gobernuak ekintza publikoaren esparru honetan onetsitako planak garatzeko asmoz.

Foru dekretu honetan zenbait zuzenketa teknikorekin batera egiten diren aldaketek 4 helburu dituzte funtsean. Lehenik, kasuan-kasuan egokienak diren unitate organikoei esleitzea Foru Komunitateko zerga sisteman erantsi berri diren 4 zergapetze moten kudeaketa (energia elektrikoa sortzearen balioaren gaineko zerga, energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboak eta erregai nuklear gastatua sortzearen gaineko zerga, erregai nuklear gastatua eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zerga eta saltoki handien gaineko zerga). Bigarrenik, beste eginkizun bat ematea Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuari, tributudunak ukitzen dituzten onura fiskalak eta araubide bereziak emateko, bere eskumenen esparruan. Hirugarrenik, Enpresa Handien Atalaren eginkizunak argitzea enpresak berregituratzeko operazioekin erlazionatutako espedienteei dagokienez. Eta azkenik, Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren izena aldatzea.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko martxoaren 13an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak aldatzea.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak, irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, honela aldatu dira:

Bat.–21. artikulua, lehenengo paragrafoa.

“–Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuak, sozietateen gaineko zergari, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta oinordetzen eta dohaintzen, ondare eskualdaketen, egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergei eta saltoki handien gaineko zergari dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:”

Bi.–21. artikulua, bederatzigarren tokian dagoen gidoia aldatzea.

“–Tributuen arloko arau-hausteak direla-eta, zehapenak likidatzea bere eskumenen esparruan eta Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuaren eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren esparruetan. Halaber, zehapenen kontra jarritako berraztertze errekurtsoak ebaztea, salbu eta zergei buruzko zehapen prozeduren kasuan, baldin eta haien kudeaketa Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren ardura bada.”

Hiru.–25. artikulua, hirugarren tokian dagoen gidoia aldatzea.

“–Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko prozedurak tramitatzea, betiere, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 70.1 artikuluaren arabera, eskumen hori Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuari, Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuari eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuari badagokie. Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren eskumeneko kudeaketa duten zergen gaineko arau-hausteak, berriz, salbuetsi eginen dira.”

Lau.–25. artikulua, beste gidoi bat eranstea, egungo gidoien artean azken aurreko tokian paratzekoa.

“–Saltoki handien gaineko zerga kudeatzea, errolda prestatzea eta likidazioen jakinarazpen kolektiboa egitea barne.”

Bost.–27. artikulua, lehenengo paragrafoa.

“–Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuak ondoko eginkizun hauek izanen ditu balio erantsiaren gaineko zergari, alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zergari, aseguruetako primen gaineko zergari, zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari, hidrokarburoen gaineko zergari, zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergari, tabakogaien gaineko zergari, elektrizitatearen gaineko zergari, jokoaren jarduerarekin erlazionatutako tributuei, energia elektrikoa sortzearen balioaren gaineko zergari, energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboak eta erregai nuklear gastatua sortzearen gaineko zergari, erregai nuklear gastatua eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zergari eta meategien azaleraren kanonari dagokienez:”

Sei.–27. artikulua, beste gidoi bat eranstea, egungo gidoien artean azken aurreko tokian paratzekoa.

“–Tributudunak ukitzen dituzten onura fiskalak eta araubide bereziak ebatzi, baimendu edo ematea, bere eskumeneko tributuetan.”

Zazpi.–28.c) artikulua.

“c) Zerba bereziak eta bestelako tributuak.”

Zortzi.–29. artikulua, beste gidoi bat eranstea, egungo gidoien artean azken aurreko tokian paratzekoa.

“–Enpresak berrantolatzeko operazioekin erlazionatutako gaiei buruzko espedienteak aztertu, tramitatu eta ebaztea, enpresa handien zentsuan dagoen pertsona bat edo entitate bat, gutxienez, ukituta gelditzen denean.”

Bederatzi.–31. artikuluaren errubrika.

“31. artikulua. Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren eginkizunak.”

Hamar.–31. artikulua, lehen paragrafoa.

“–Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalak ondoko eginkizun hauek izanen ditu alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zergari, aseguruetako primen gaineko zergari, zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari, hidrokarburoen gaineko zergari, zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergari, tabakogaien gaineko zergari, elektrizitatearen gaineko zergari, jokoaren jarduerarekin erlazionatutako tributuei, energia elektrikoa sortzearen balioaren gaineko zergari, energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboak eta erregai nuklear gastatua sortzearen gaineko zergari, erregai nuklear gastatua eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zergari eta meategien azaleraren kanonari dagokienez:”

Hamaika.–31. artikulua, beste gidoi bat eranstea, egungo gidoien artean azken aurreko tokian paratzekoa.

“–Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuak zerga arau-hausteengatik ebatzi behar dituen espedienteak instruitu, tramitatu eta ebazpen proposamena ematea.”

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Arauzko erreferentziak.

Ulertuko da Zerga Berezi, Aseguru-sarien gaineko Zerga eta Tasen Atalari zerga ordenamenduan egiten zaizkion aipamenak Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalari egiten zaizkiola.

Bigarren xedapen gehigarria.–Izendapena.

Zerga Berezi, Aseguru-sarien gaineko Zerga eta Tasen Ataleko burua Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Ataleko buru berresten da, izendapen hura egin zen baldintza berberetan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzailea.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Garapena eta betearazpena.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari baimena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko martxoaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1303963