4. PROZEDURA JUDIZIALAK
BILBOKO LAN ARLOKO 7. EPAITEGIA
Ediktua. Kaleratzeak 900/2012
Francisco Lurueña Rodríguezek, Bilboko Lan arloko 7. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:
Ángel Chaparro Garcíak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Construcciones Amenabar, S.A.ren, Construcciones y Contratas Eusgal, S.L.U.ren, Exbasa Obras y Servicios, S.L.ren, Ferrovial Agroman, S.A.ren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren, Recia Estructuras, S.L.U.ren eta Estación Matiko ABEEren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 900/2012 autoetan, honako hau eman da:
Bilbon (Bizkaia), 2012ko otsailaren 21ean.
Cristina Isabel Pedro Rodríguez Bilboko Lan arloko 7. Epaitegiko epaile magistratu andreak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 900/2012 autoak aztertu ditu. Ángel Chaparro Garcíak sustatu du auzia, kaleratzea dela-eta, Ferrovial Agroman, S.A.ren, Construcciones Amenabar, S.A.ren, Exbasa Obras y Servicios, S.L. ABEEren, Estación Matiko, Recia Estructuras, S.L.U.ren, Soldatzak Bermatzeko Funtsaren eta Construcciones y Contratas Eusgal, S.L.U.ren aurka.
Epaitza:
Partez baiesten Ángel Chaparro García jaunak kaleratzea dela-eta Recia Estructuras, S.L.ren, Construcciones y Contratas Eusgal, S.L.U.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, aurkaratua bidegabe deklaratzen dut eta, kalte-ordaina aukeratu duela ikusirik, bi aldeak lotzen zituen lan harremana iraungia deklaratzen dut. Orobat, Recia Estructuras, S.L. enpresa kondenatzen dut langileari 5.130,66 euro ordaintzera, kalte-ordainaren kontzeptuan, eta Construcciones y Contratas Eusgal, S.L.U. enpresa absolbitu egiten dut.
Epai honen aurka erregutze errekurtsoa jartzen ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, eta horren berri eman beharko da, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz, epaia jakinarazi eta bost eguneko epean; bestetik, legelaria edo lan-harremanetako graduatua izendatu beharko da errekurtsoa formalizatzeko.
Errekurtsoa jartzeko, demandatuak Banesto taldearen (Banco Español de Crédito) 4776 0000 00 0900 12 kontuan, 65 kodearekin, kondenaren diru kopuru likidoa sartu beharko du, baldintza hori gabe ezin baita errekurtsoa iragarritzat eman. Horren ordez, banku-abal solidarioa erabiltzen ahalko da, epe-mugarik gabea eta kreditu entitateak igorritako lehenbiziko errekerimenduarekin ordaindu beharrekoa, LJLaren 230. artikuluan xedatutako moduan.
Era berean, langile edo kausadun izaera izan gabe edo Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradun izan gabe, erregutze errekurtsoa iragartzen duenak kontu korronte berean 300 euro sartu beharko ditu, 69 kodea adierazita, erregutze errekurtsoa egiteko gordailu gisa. Diru kopuru hori sartu izana frogatzen duen gordekina epaitegi honen idazkaritza judizialean aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan.
Ez dute gordailua eta diru kopurua jarri beharko Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 229. artikuluaren 4. artikuluan ageri diren pertsonek eta entitateek.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Recia Estructuras, S.L.U.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.
Bilbon (Bizkaia), 2013ko otsailaren 25ean.–Idazkari judiziala, Francisco Lurueña Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: J1303507