56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

44E/2013 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena proiektu hau aldatzeko: “20 kV-eko aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakunekoa, LA-180, “3 Zubiri-Luzaide” aireko linearen luzapena, “4 Agoitz-Nagore” aireko linearekin konektatu arte, Artzibarko udal mugapean”. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 20ko 568/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen proiektua. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. da.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 20an emandako 568/2010 Ebazpenaren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen proiektu honetarako: “20 kV-eko aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakunekoa, LA-180, “3 Zubiri-Luzaide” aireko linearen luzapena, “4 Agoitz-Nagore” aireko linearekin konektatu arte, Artzibarko udal mugapean”. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. da.

Honako hauek dira linearen oinarrizko ezaugarriak: 20 kV-eko aireko linea elektrikoa; horren bidez “3 Zubiri-Luzaide” aireko linea eta “4 Agoitz-Nagore” aireko linea lotuko dira, “7 Orkoien-San Cristobal” 66 kV-eko aireko linearen trazadura erabiliz. Hori Acciona enpresarena da. Proiektua gauzatu ahal izateko, zirkuitu bakuneko linea horrek eta proiektatutako lineak trazadura bera erabiliko dute, eta aireko linea berria osatuko dute, zirkuitu bikoitzekoa eta 66/20 kV-ekoa. 2.600 metro izanen ditu, gutxi gorabehera, eta egungo zortasunak erabiliko ditu; gaur egungo 10 metroko zortasuna 22 metrora handituko da, bao batzuen erdialdean. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. enpresak eta Accionak partekatuko dute linea berriaren titulartasuna. Halaber, 20 kV-eko zirkuitu berria banaketa sarearekin lotzeko, beharrezkoa da 20 kV-eko aireko linea berriaren 380 bat metro eraikitzea (90 metro inguru Ventas de Arrietan, eta 290 metro inguru Imizkotzen). Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. enpresa izanen da horren titular.

Ventas de Arrietako hasierako tartean eginen den trazadurak “Irati, Urrobi eta Erro ibaietako ibai-sistema” ES-2200025 BILean (92/43/EEE Zuzentaraua) sartutako lurrak ukitzen ditu eta Ugatza Berreskuratzeko Planaren aplikazio esparruaren barnean dago (apirilaren 4ko 130/1991 Foru Dekretua eta abenduaren 10eko 95/1995 Foru Dekretua).

2012ko urriaren 22an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k baimena aldatzeko eskaera aurkeztu zuen, trazaduran bi aldaketa egiteko. Hain zuzen ere, 5. euskarria 33 metro mugitu da, erregelamenduzko tarteari eusteko egungo eraikin batzuetatik; eta 31.01 eta 00.19 euskarrien arteko konexioan, pixka bat aldatu da hartutako konponbidearen trazadura, lurraren orografia dela eta, trazaren angelua murrizteko eta euskarriek indar gutxiago egiteko.

Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak txostena egin du, adieraziz aldaketak ez duela ukipen berririk sortzen Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 20an emandako 568/2010 Ebazpenean baloratutakoen aldean.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 28ko 30/1992 Legearen 105. artikuluak (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen) ezartzen du Administrazioak noiznahi alda ditzakeela bere egintzak, aldaketa indarreko legediaren kontrakoa ez bada.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 1436/2011 Ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea proiektu hau aldatzeko: “20 kV-eko aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakunekoa, LA-180, “3 Zubiri-Luzaide” aireko linearen luzapena, “4 Agoitz-Nagore” aireko linearekin konektatu arte, Artzibarko udal mugapean”. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 20ko 568/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen proiektua. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. da.

Hasierako proiekturako Ingurumen ukipenetarako baimena ematen zuen Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 20ko 568/2010 Ebazpenean ezarritako baldintzak beteko dira.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Artzibarko Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko otsailaren 25ean.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1303037