56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 282/2012 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako 282/2012 prozedura arrunta bideratzen ari dela, sozietateen administratzaileen aurkako erantzukizunezko ekintzengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

Epaia:

Iruñean, 2012ko azaroaren 19an.

Silvia Oldrini Residenti andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 282/2012 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia José Braulio Asurmendi Martinok sustatu du, Natividad Izaguirre Oyarbide prokuradoreak ordezkatuta eta Alberto Picón Cintas legelariak lagunduta, auzi-ihesean den Carlos Muñoz Catalánen aurka, administratzaile sozialen erantzukizunezko ekintzak direla-eta.

Epaitza:

Ezesten dut Natividad Izaguirre Oyarbide epaitegietako prokuradoreak, José Braulio Asurmendi Martinoren izenean eta hura ordezkatuz, Carlos Muñoz Catalánen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, demandatua absolbitzen dut haren aurka egindako eskakizun guztietatik.

Prozesuko kostuak demandatzaileak ordaindu behar ditu.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen. Errekurtsoa jartzerakoan frogatu behar dute organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu dituztela, eta ohartarazten zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua.

Eta Carlos Muñoz Cataláni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko martxoaren 4an.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.

Iragarkiaren kodea: J1303452