56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu ez judizialak betearazteko 169/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000169/2012 prozeduran autoa eta dekretua eman dira 2012ko irailaren 28an, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Infocenter, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko martxoaren 11n.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1303773