4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. Titulu judizialak betearazteko 24/2013 prozedura
Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Antonio Gómez Jiménezek eskaturik, kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta, Vallain Mantenimientos y Servicios, S.L.L.ren aurka bideratu den 24/2013 betearazpen-prozeduraren barnean, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2013ko apirilaren 11ko 09:10ean ager dadin 103. judizio-aretoan (1. solairuan), haren eskubideari komeni zaion guztia alegatu eta frogatu ahal izan dezan, langilea berriz ez hartzeari edo berrartze irregularrari buruz. Ohartarazten ziao erabili nahi dituen eta ekitaldian gauza daitezkeen froga guztiak eraman beharko dituela. Bera ager daiteke, edo ordezkari bat bidali, ahalorde askietsia duena eta egitateak zuzenean ezagutzen dituena. Aurkako alderdiaren galderei edo ofiziozkoei erantzun beharko die, eta bestela egiaztatutzat jo daitezke kalte egiten dioten egitateak.
Auzi-jartzaileari ohartarazten zaio agertu ezean bere eskakizunetan atzera egiten duela ulertuko dela, eta aurkako alderdiari, berriz, agertu gabe ere, berdin-berdin eginen dela ekitaldia.
Eta Vallain Mantenimientos y Servicios, S.L.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Iruñean, 2013ko martxoaren 4an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1303486