4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu ez judizialak betearazteko 145/2012 prozedura
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 145/2012 prozeduran ebazpena eman da 2012ko irailaren 28an (betearazpeneko auto orokorra), eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka errekurtsoa jartzen ahal da, hiru eguneko epean.
Eta Vallain Mantenimientos y Servicios Sociedad Limitada Laborali legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko martxoaren 1ean.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1303619