4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 836/2012 prozedura arrunta
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000836/2012 prozeduran ebazpena eman da 2012ko urriaren 23an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean.
Zitazioa egiten da 2013ko maiatzaren 28ko 11:25ean epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan agertzeko, eta, beharrezkoa bada, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egiteko 2013ko maiatzaren 28ko 11:30ean 104. judizio-aretoan, Iruñeko San Roke kaleko 4an, 1. solairuan.
Eta Construcciones Ramirez Ezquerro, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko martxoaren 4an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1303610