4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 60/2013 prozedura
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000060/2013 prozeduran ebazpenak eman dira gaurko egunean, eta interesdunek haien kopiak dituzte eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, hiru eguneko epean.
Adierazi da adiskidetze-ekitaldia 2013ko apirilaren 9ko 12:15ean eginen dela, idazkari judizialaren aurrean epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta beharrezkoa bada adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egitea, 2013ko apirilaren 9ko 12:20an 104. judizio-aretoan, Iruñeko San Roke kaleko 4an, 1. solairuan.
Eta Vallain Mantenimientos y Servicios, S.L.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko martxoaren 4an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1303562