56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakunde honen estatutuak: “Auritz Bidean” izeneko elkartea.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan 2013ko martxoaren 7ko 9:00etan aurkeztu direla ‘’Auritz Bidean’’ izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion eginkizunak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten lanbide entitateak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Juan José Correa jauna (Aritza jatetxe erretegia) eta Andrés Barberena Erro jauna (Hotel Loizu, S.L.).

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2013ko martxoaren 11n.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1303810