4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 52/2013 epaia
Iruñean, 2013ko otsailaren 7an.
Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta bategatik José Miguel Clavijo Pérezen aurka, salatu gisa, bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 0005669/2011 falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.
Epaitza:
Absolbitzen dut José Miguel Clavijo Pérez jauna (IFZ: 16015532B) epaitutako egintzen ondoriozko erantzukizun kriminaletik, eta kostuak ofizioz ordain daitezela deklaratzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Publiko egitea: epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2013ko otsailaren 7an egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.
Eta jasota gera dadin eta José Miguel Clavijo Pérezi eta Susana Moral Herrerori errekerimendua egiteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2013ko otsailaren 6an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1303702