56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 411/2012 falta-judizioa

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian, 2013ko martxoaren 8an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 411/2012 falta-judizioa bideratzen ari dela maula-falta bat dela eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

María Luisa Corbacho Simon andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, maula-falta bat dela eta bideratzen ari den 411/2012 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Francisco Javier Iriarte Itoiz, Fernando Lafuente Salinas eta Patricia Laguna Aguilar. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Fernando Lafuente Salinas eta Patricia Laguna Aguilar absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatu zitzaien faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko dekretatzen dut.

Honako hau irmoa da eta haren aurka ezin izanen da inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Fernando Lafuente Salinasi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2013ko martxoaren 8an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1303695