2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena
Villatuertako Udalak, 2013ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 1441. lurzatian eta 959. lurzatitik banandutako zatian azalera eraikigarriak banatzeko Servicios de Montejurra, S.A.k sustatu duen xehetasun azterlana.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Villatuertan, 2013ko martxoaren 5ean.–Alkatea, María José Fernández Aguerri.
Iragarkiaren kodea: L1303490