2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aldaketa Plan Partzialean. Behin betiko onespena
Villatuertako Udalak, 2013ko otsailaren 22an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen San Miguel industrialdeko Plan Partzialean Largoiko, S.L.L. enpresak sustatu duen aldaketa. 1. poligonoko 1454. lurzatiko hirigintzako determinazio xehakatuei dagokie. Hona hemen aldatu diren hirigintzako arauak:
Lurzoruaren sailkapena: hirilurra.
Kalifikazioa: industria.
Gehieneko azalera eraikigarria: 2.775 m².
Solairu kopurua: BS+1.
Gehieneko garaiera teilatu-hegalera: BS+1 egiazki eraikitzen diren eraikuntza-ataletan, teilatu-hegalerainoko edo estalkiaren egituraren hasierarainoko garaiera 8 m izanen da gehienez.
BS baizik eraikitzen ez den eraikuntza-ataletan, elementu horien garaiera 8 m izanen da gehienez.
Enpresak nahitaezko garaiera horretatik salbuetsirik egonen dira baldin eta arau honetakoa baino eraikuntza garaiagoa izan beharra justifikatzen badute ekoizpen prozesuaren eskakizunetan oinarrituta.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Villatuertan, 2013ko martxoaren 5ean.–Alkatea, María José Fernández Aguerri.
Iragarkiaren kodea: L1303487