2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Udalbatzako kideendako lansari eta bilkura-sariak
Udalak, 2013ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
2013an ez da aplikatuko Udalak udalkideek beren karguak betetzeagatik hartu beharreko lansari, kalte-ordain eta bilkura-sariei buruz 2003ko irailaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren 4. puntuko berrikuspen-klausula.
Tuteran, 2013ko martxoaren 6an.–Zinegotzi delegatua, Irene Royo Ortín.
Iragarkiaren kodea: L1303613