56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2013ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2013ko urtarrilaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2013ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar zen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, hamabortz egun baliodunean bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Horiek ebatzi ondoan, Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2013ko otsailaren 27an, behin betiko onetsi zuen espedientea.

Horrenbertzez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, iragarki hau argitaratzen da, haren laburpenarekin batera, aipatu legearen 202.3 artikuluarekin bat. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 95.458,24 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
421.718,87 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 59.150,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 372.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 948.327,11 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 58.264,10 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 45.331,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 435.025,01 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 189.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bertzelako diru-sarrerak: 220.707,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 948.327,11 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tebasen, 2013ko otsailaren 27an.–Kontzejuko burua, Francisco J. Rodríguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1303599