56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

2012ko aurrekontua. Hasierako onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2012ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2012ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

San Martin Unxen, 2012ko abenduaren 19an.–Jarduneko alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L1303597