2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren 2013ko aurrekontua betetzeko 38. oinarriaren 8. eranskina (Diru-laguntza izendunak)
Iruñeko Udalbatzak, 2013ko martxoaren 7an eginiko Osoko Bilkuran eta legezko den quorumarekin, Iruñeko Udalaren 2013. urteko Aurrekontua betetzeko 38. oinarriaren 8. eranskina (Diru-laguntza izendunak) onetsi zuen.
Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean paratuko da Ogasuneko Zuzendaritzan (Zerbitzu Orokorretako Alorra) hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori dena argitara ematen da, jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2013ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda
Iragarkiaren kodea: L1303958