56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Irekitzeko lizentzien tramitazioa, Jarduera sailkatuak, Hilerria eta Agiriak luzatzea arautzen dituzten ordenantzetako tarifen eguneratzea. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2013ko otsailaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Irekitzeko lizentzien tramitazioa, Jarduera sailkatuak, Hilerria eta Agiriak luzatzea arautzen dituzten ordenantzetako tarifen eguneratzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako eguneratzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, Irekitzeko lizentzien tramitazioa, Jarduera sailkatuak, Hilerria eta Agiriak luzatzea arautzen dituzten ordenantzen tasak eguneratzea behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2013ko martxoaren 4an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1303476