56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Ordenantza indargabetzea, Herriko jabari publikoan telefonia mugikorreko zerbitzua ustiatzen duten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituena

Erriberriko Udalak, 2010eko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ordenantza indargabetzea, Herriko jabari publikoan telefonia mugikorreko zerbitzua ustiatzen duten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituena. Beraz, ordenantza bertan behera eta ondoriorik gabe utzi da.

Ordenantza hori behin betiko onesteko iragarkia 2009ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean.

Beraz, ondoriorik gabe geldituko dira 2011ko eta hurrengo urteetako onespenaren erabakiak, telefonia mugikorreko enpresei zoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezietarako tasa eta prezio publiko horiek kobratzeari dagokionez.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Erriberrin, 2013ko otsailaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Legaz Egea.

Iragarkiaren kodea: L1303017