2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Aurrekontuan 2/2012 aldaketa egiteko espedientea.
Behin betiko onespena
Lekunberriko Udalak, 2012ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan 2/2012 aldaketa egiteko espedientea. Delako erabakia 2013ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, baita iragarki oholean ere, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, espedientea behin betiko onetsirik gelditu da. Hona hemen haren laburpena:
Kreditu transferentzia:
KONTZEPTUA | HASIERAKO AURREKONTUA | ALDAKETA | BUKAERAKO AURREKONTUA |
Kultur Batzordea | 38.000,00 | - 2.000,00 | 36.000,00 |
Kirol erakundeen transferentziak | 50.000,00 | - 20.000,00 | 30.000,00 |
Futbol klubaren transferentzia | 15.000,00 | - 7.000,00 | 8.000,00 |
Nekazaritzako perituaren ordainsariak | 8.000,00 | 7.000,00 | 15.000,00 |
Industrialdeko kontserbazioa | 10.000,00 | - 3.000,00 | 7.000,00 |
Astizko leizea | 15.000,00 | 25.000,00 | 40.000,00 |
Guztira | 136.000,00 | | 136.000,00 |
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 2176. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.
Lekunberrin, 2013ko martxoaren 7an.–José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L1303625