2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
2013ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Lekunberriko Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Delako erabakia Udaleko iragarki oholean eta 2013ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da plantilla organikoa, hori guztia Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak eguneratu baitzuen. Hona hemen zer egitura duen:
2013KO PLANTILLA ORGANIKOA
Funtzionarioak
Lanpostua: idazkaria: kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: O.L. Administrazio egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %51. Hizkuntza eskakizuna: 3. jakite maila.
Lanpostua: administrari-ofiziala: kopurua: 1. Maila: C. Egoera administratiboa: jardunean. Lanpostuko osagarria: %12,74. Mailako osagarria: %12 Hizkuntza eskakizuna: 3. jakite maila.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua: 1. Maila: C. Egoera administratiboa: jardunean. Lanpostuko osagarria: %7,36. Mailako osagarria: %12 Hizkuntza eskakizuna: 2. jakite maila.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua: 1. Maila: D. Egoera administratiboa: jardunean. Lanpostuko osagarria: %6,99. Mailako osagarria: %12 Hizkuntza eskakizuna: 1. jakite maila.
Lan-kontratudun finkoak
Lanpostua: Administrari laguntzailea: Zenbakia: 1. Maila: D. Egoera administratiboa: jardunean. Lanpostuko osagarria: %4. Mailako osagarria: %12 Hizkuntza eskakizuna: 2. jakite maila.
Lan-kontratudunak
Lanpostua: liburuzaina: kopurua: 1. Maila: B. Sarbidea: O.L. Administrazio egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %2 Hizkuntza eskakizuna: 3. jakite maila.
Lanpostua: administrari laguntzailea: kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: O.L. Lanaldia: lanaldi osoa. Administrazio egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %19 Mailako osagarria: %12 Hizkuntza eskakizuna: 3. jakite maila.
Lanpostua: garbiketako enplegatua: kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: O.L. Lanaldia: lanaldi laburra. Administrazio egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %6,99. Mailako osagarria: %12,00. Hizkuntza eskakizuna: 2. jakite maila.
Iragarkiaren kodea: L1303623