56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

390/2013 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez "RD12/0043/0002" ikerketa proiektua garatzeko ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaprobetarako deia egiten da.

Mikel Izquierdo Redín jaunak, Unibertsitateko katedradunak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailari atxikiak eta "RD12/0043/0002" ikerketa proiektuaren arduradunak, proiektuko laguntzaile gisa, ikerketa proiektu hori garatzeko ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetarako deia egiteko eskatzen du.

Ikusirik Langileen Kudeaketa Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Kudeatzaileak proposatuta.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Hautaprobetarako deia egitea "RD12/0043/0002" ikerketa proiektua garatzeko ikertzaileen lan kontratazioa egiteko.

Bigarrena.–Onestea hautaproben deialdia arautuko duten oinarriak, Ebazpen honekin batera doazenak, Ebazpenaren parte gisa.

Hirugarrena.–Balioespen Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuko Zuzendaritzari Ebazpen hau igortzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2013ko martxoaren 5ean.–Errektorea, Julio Lafuente López.

I. ERANSKINA

Oinarriak

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da ikertzaileak aukeratzea proiektuko laguntzaile gisa "RD12/0043/0002" ikerketa proiektua garatzeko ikertzaile horien lan kontratazioa egiteko gero.

Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 48. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Langileen Estatutuko 15. artikuluak ezartzen duen obra edo zerbitzu zehatzeko kontratu modalitatearen bidez egingo da kontratazioa. Helburua da seinale biomekanikoak prozesatzea, mugimenduaren sailkapen patroiak lortzea unitate inertzialekin lortutako seinaleen bidez, hauskortasun irizpideak definitzeko bilaketa parametroak bilatzea, seinale biomekanikoak aztertzeko softwarea garatzea eta ezartzea, eta azterketa estatistikoa egitea, adindunetan ariketa fisikoaren eta gaitasun funtzionalaren hobekuntzaren arteko harremana zehazteko.

Maila profesionala: Proiektuko laguntzailea.

Iraupena: proiektua bukatu arte 2016/12/31.

Langileen Estatutuari buruzko Legea garatzen duen 1998ko abenduaren 18ko 2720/1998 Errege Dekretuaren Testu Bateratuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, iraupen hori orientatzekoa da, eta iraupena inolaz ere ez da izango proiektua indardun den denbora baino luzeagoa, eta betiere esleitutako diru kopuruak baldintzatuko du, eta, horrenbestez, ikerketa proiektuari lotzen zaion funtsa ez izatea kontratua hutsaltzeko zioa izango da.

Lanaldi-mota: denbora osoa.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1.–Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen araberako banaketarik ez dagoenean, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Espainian bizi diren atzerritarrak Europar Batasuneko estatuetako herritarrek dituzten baldintza berberetan aritu ahalko dira administrazio publikoetako lan kontratupeko langile, konstituzioak ezartzen dituen berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitate printzipioen arabera, betiere Espainian lan egiteko aukera ematen dien baimenaren jabe badira.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro-adina betea ez izatea.

c) Lizentziadun, graduatu, arkitekto edo ingeniari titulu ofizialaren jabe izatea. Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria.

b) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea epai irmoaren bidez.

2.2.–Aurreko arauetan ezarri diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, eta kontratazioa egin arte beteko dira.

3.–Eskaerak.

Eskaera helbide honetan dagoen ereduari egokituko zaio: www.unavarra.es, “Lehiaketa eta kontratuak/Langileak/Irakasle-ikertzaileen eskabideak” izeneko atalean, Ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetan onartua izateko eskaera idazpuruaren azpian dagoenari.

Eskabideak aurkezteko epea bost egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dituzte:

–Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia.

–Bizileku- eta lan-baimenaren fotokopia atzerritarrentzat.

–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.

–Ikasketa espedientearen fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.

–Curriculum vitaea alegatutako merezimenduen fotokopiarekin.

Parte hartzeko eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Administrazio eta Kudeaketa eraikina, beheko solairua, Arrosadiko Campusa, 31006 Iruñea), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora.

4.–Izangaiak onartzea.

4.1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, errektoreak ebazpen bat emango du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.

Eskatzaile bakar bat ere baztertua ez bada, lehiaketa publikoan onartutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.2.–Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea. Egiten ez badute, eskaerari uko egin diotela ulertuko da.

4.3.–Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, errektoreak ebazpen bat emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.

4.4.–Izangaiak Hautaproban onartutakoen zerrendan sartzeak, edota 6.2 oinarriak aipatutako hautaproba gainditu duten pertsonen zerrendan ere, ez du ekarriko inola ere unibertsitateak aitortzea deialdiko oinarrietan eskatutako baldintza orokorrak edo bereziak betetzen dituztela. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.

4.5.–Jatorrizko dokumentazioan aitortzen dena parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioan zehatz ez emateak, faltsutzeak edo ez emateak kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du, interesdunak berak sinatutako ardura aitorpenarekin bat etorriz.

5.–Hautaketa prozesua.

Izangaien merezimenduak balioetsiko dira aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta ondoren zehaztuko den baremoaren arabera.

Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik balioetsiko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Balioespen Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izango du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.

BAREMOA:

1. Atala: Prestakuntza akademikoa (6 puntu, gehienez ere).

Izangaiaren ikasketa espedientea espedientearen batez besteko puntuazioari dagokion proportzioan balioetsiko da, gehienez ere 4 punturekin.

Ateratzen den puntuazioa 1 faktorearekin biderkatuko da izangaiaren titulazioa Telekomunikazio ingeniaria bada, eta 0,5 faktorearekin bestelako titulazioa bada.

Hirugarren Zikloko edo Masterreko ikasketak: 2 puntu, gehienez ere.

2. Atala: Seinale biomekanikoen prozesamenduarekin lotutako gaietan esperientzia (7 puntu, gehienez ere).

–Gaiarekin lotutako proiektuetan parte hartzea (2 puntu, gehienez ere).

Oharra: Enpresekin proiektuetan parte hartzeagatik eta biomekanikarekin eta/edo seinaleen prozesamenduarekin lotutako gaietan esperientzia izateagatik, kontratuarekin zein bekarekin, gehienez ere puntu 1 kontratu/beka eta urte bakoitzeko.

–Gaiarekin lotutako proiektuetan parte hartzea (2 puntu, gehienez ere).

Oharra: Kontratuak edukitzeagatik deialdi honetako gaiekin lotutako ikerketetan, hautaketa-prozesu bat izan denean, gehienez ere puntu 1 kontratuko eta urteko (kontratuaren iraupena urte 1 baino gutxiago bada, proportzioan balioetsiko da).

–Deialdi honekin lotutako gaietan doktoretza aurreko ikerketa bekak (3 puntu, gehienez ere).

Oharra: Kontratuak edukitzeagatik deialdi honetako gaiekin lotutako ikerketetan, hautaketa-prozesu bat izan denean, gehienez ere puntu 1 kontratuko eta urteko (kontratuaren iraupena urte 1 baino gutxiago bada, proportzioan balioetsiko da).

3. Atala: Beste merezimendu batzuk (11 puntu, gehienez ere).

–Deialdiaren xede den gaiarekin lotutako argitalpenak (3 puntu, gehienez ere)

Oharra: Deialdiaren xede den gaiarekin lotutako argitalpenak nazioko eta nazioarteko aldizkarietan, 0,5 puntu nazioko argitalpen bakoitzeko eta 1,5 puntu nazioarteko argitalpen bakoitzeko.

–Deialdi honen xede den gaiarekin lotutako biltzar, hitzaldi zientifiko eta mintegietan egindako ekarpenak (2 puntu, gehienez ere).

Oharra: Deialdiaren xede den gaiarekin lotutako argitalpenak nazioko eta nazioarteko biltzarretan, puntu 1 nazioarteko argitalpen bakoitzeko.

–Ikerketa zentroetako edo enpresetako proiektuetan parte hartzea (puntu 1, gehienez ere).

Oharra: Enpresekin proiektuetan parte hartzeagatik, kontratuarekin zein bekarekin, gehienez ere puntu 1 kontratu/beka eta urte bakoitzeko.

–Egonaldiak beste unibertsitate batzuetan mugikortasun bekekin (2 puntu, gehienez ere).

Oharra: 0,2 puntu egonaldi-hilabete bakoitzeko. Egonaldiak hilabeteko iraupena izan behar du gutxienez.

–Hizkuntzen ezagupenak (3 puntu, gehienez ere).

Oharra: 0,5 puntu emango dira 2010eko irailaren 27ko NAOren I. eranskinean zehaztutako maila eta hizkuntza bakoitzarengatik.

Hautaketa prozesua gainditzeko, gutxienez ere 12 puntu ateratzea eskatuko da.

Hautaketa prozesuaren azken emaitzan gertatzen diren berdinketak 2. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, 3. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, 1. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen badu, zozketaren bidez ebatziko dira.

Balioespen Batzordeko kide bakoitzak balioetsiko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batez bestekoa izango da.

6.–Hautaketa prozesua erabakitzea.

6.1.–Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balioespena amaitu eta gero, Balioespen Batzordeak errektoreari bidaliko dio hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.

6.2.–Errektoreak ebazpena emango du hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.

6.3.–Deialdi honetan eratutako zerrendaren indarraldia ez da berau eratzeko beharra sortu duen proiektuarena baino luzeagoa izango, Nafarroako Unibertsitate Publikoko web-ean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

7.–Balioespen batzordea.

Batzordeburua: Mikel Izquierdo Redín dk., Unibertsitateko katedraduna, Osasun Zientzien Sailari atxikia, errektoreordeak eskuordetuta.

Idazkaria: Marisol Gómez Fernández dk., Unibertsitateko irakasle titularra, Matematika Sailari atxikia.

Batzordekidea: Pablo Lecumberri Villamediana dk., irakasle laguntzaile doktorea, eta Matematika Sailari atxikia.

Balioespen batzorde ordezkoa.

Batzordeburua: Luis Miguel Ezquerro Marín dk., Unibertsitateko katedraduna Matematika Sailari atxikia.

Idazkaria: Miguel Pagola Barrios dk., Unibertsitateko irakasle titularra, Automatika eta Konputazio Sailari atxikia.

Mahaikidea: Armando Malanda Trigueros dk., Unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikia.

Balioespen Batzordearen jarduerak, uneoro, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak ezartzen duenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak emateko eta bestelako gorabeheretarako, Balioespen Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikina izango da.

8.–Norberaren datuak babestea.

Norberaren Datuak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa.

Kontratu hau finantzatzen duen erakundearen aurrean gastuak justifikatzeko, nominei, gizarte segurantzari buruzko datuak, edo kontratupekoak jasotzen dituen beste edozein ordainsariri buruzko datuak erakunde horri lagako zaizkio. Nolanahi ere, kontratua gauzatzen denean baimenduko da lagapen hori.

Iragarkiaren kodea: F1303759