56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: S.C. Cirauqui Conesa Pedro eta Cirauqui Martinez Adriana. Jarduera: behor azienda gizentzeko ustiategia. Legeztatzea. Tokia: 2. poligonoko 1192. lurzatia. Sorbeta alderdian, Funesko udal mugapean.

Funesen, 2013ko otsailaren 12an.–Alkatea, Isidro Velasco Estarriaga.

Iragarkiaren kodea: L1303462