2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Aurrekontuko 14 eta 15/2012 aldaketak. Hasierako onespena
Faltzesko Udalak, 2013ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondotik ematen den aldaketa 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.
–Aurrekontuko 14/2012 aldaketa, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 25.374,48 euro.
–Aurrekontuko 15/2012 aldaketa, kreditu transferentzia egiteko; zenbateko osoa: 94.354,11 euro.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
Faltzesen, 2013ko martxoaren 1ean.–Jarduneko alkatea, María Dolores Virto Pejenaute.
Iragarkiaren kodea: L1303489