56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EL BUSTO

2013ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

El Bustoko Udalak, 2013ko otsailaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

El Buston, 2013ko martxoaren 7an.–Alkatea, Jesús María Ripa Asensio.

Iragarkiaren kodea: L1303621