1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
417/2013 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 224/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 621/2012 epai irmoa betez, José Antonio González Altamirano jauna Fisika eta Kimika (gaztelania) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen. Besteak beste, Fisika eta Kimika (gaztelaniaz) espezialitatea sartu zen deialdian, eta hamabi lanpostu eskaini ziren espezialitate horretan. Prozedura horren barnean, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 14ko 1860/2010 Ebazpenaren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioak onetsi ziren, eta haietan José Antonio González Altamirano izangaiak 4,3044 puntu lortu zituen. Interesdunak, balorazio horren kontrako gora jotzeko errekurtsoaren ezespenaren aurrean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, eta baietsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, administrazioarekiko 224/2011 errekurtsoan 2012ko urriaren 23an emandako 621/2012 epaiaren bidez.
Epai horren epaitzan partez baiesten da José Antonio González Altamirano jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta deklaratzen da errekurtso-egileak eskubidea duela Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu-orria merezimendu gisa balora diezaioten.
Aipatutako epaia bide jurisdikzionalean irmoa denez, bidezkoa da hertsiki betetzea.
José Antonio González Altamirano jaunak hautapen prozeduran lortu zuen puntuazioa honako hau izan zen: 6,9750 puntu oposizioaldian eta 4,3044 puntu lehiaketaldian, guztira 5,9068 puntu. Horrek ekarri zuen aldi baterako kontrataziorako izangaien lehentasunezko zerrendan sartzea, hau da, oposizioaldiko proba gainditu arren hautapen prozedura gainditu ez zutenen zerrendan. Epaia betez, bidezkoa da lehiaketaldian aipatu merezimenduak baloratzea eta, hala, lehiaketaldiko azken puntuazioan 9 puntu ematea, eta guztira 7,785 puntu. Horrenbestez, bidezkoa da Antonio González Altamirano jauna Fisika eta Kimika (gaztelaniaz) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.
Halaber, deialdiaren hamaikagarren oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da praktiketako funtzionario izendatzea, 2013ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Horrek esan nahi du praktikaldia 2013-2014 ikasturtean egin beharko duela, eginen den jendaurreko ekitaldian aukeratzen duen destinoan, gainditutako probei dagozkien kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan edo, hala denean, pareko espezialitateetan dauden lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetan. Praktikaldia gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko da, 2011ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, bere egoera Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozedura gainditu zuten gainerako izangaien egoerarekin parekatzeko.
Bestalde, kontuan hartu behar da Auzitegi Gorenak berak ezarritako doktrina, besteak beste 613/2005 kasazio-errekurtsoan 2009ko maiatzaren 11n emandako epaia; horren arabera, hautapen prozedurak berrikusten dituzten epai judizialek, denboran asko luzatu eta errekurtsogilearen egoera juridikoa onartu edo berrezartzen dutenek, aldeen artean soilik sortzen dituzte ondorioak, eta ez dute zertan automatikoki ukitu hautapen prozedura ebatzi ondoren hautatu eta karrerako funtzionario izendatu ziren izangaiak. Bidezkoa da kasu horietan kontuan hartzea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 106. artikulua; horren arabera, berrikusteko ahalmenak ezin izanen dira erabili, baldin eta ekintzen preskripzioa, igarotako denbora edo beste egoera batzuk direla-eta, ekitatearen, fede onaren, partikularren eskubidearen edo legeen kontra jotzen badute.
Kasu honetan, eta espedientean dagoen idazkia ikusirik (Marta Díaz Ariza andreak aurkeztua), iritzia da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 106. artikulua aplikatzeko inguruabarrak betetzen direla, Auzitegi Gorenak 613/2005 kasazio-errekurtsoan 2009ko maiatzaren 11n emandako epaiaren ildotik, eta, horrenbestez, Zuzenbidearekin bat heldu dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2012ko urriaren 23an emandako 621/2012 epaia betetzea, hau da, José Antonio González Altamirano jaunari (epaiak eskubideak ematen dizkio izangai horri) lanpostu bat esleitzeak ez duela ekarri behar Marta Díaz Ariza andreari lanpostua kentzea.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 224/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 621/2012 epai irmoa hertsiki betetzea eta, horrenbestez:
A) José Antonio González Altamirano jauna Fisika eta Kimika (gaztelaniaz) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzea eta 7,785 puntu esleitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen urtarrilaren 27ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.
B) José Antonio González Altamirano jauna praktiketako funtzionario izendatzea, 2013ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta adieraztea praktikaldia 2013-2014 ikasturtean egin beharko duela, eginen den jendaurreko ekitaldian aukeratzen duen destinoan, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetan, betiere Fisika eta Kimika (gaztelaniaz) espezialitatean edo, hala denean, pareko espezialitateetan.
Praktikaldia gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko da, 2011ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, bere egoera Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2479/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozedura gainditu zuten gainerako izangaien egoerarekin parekatzeko.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2013ko otsailaren 22an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.
Iragarkiaren kodea: F1303212