56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa ordenantza fiskaletan

2013ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an, 2012ko abenduaren 21eko osoko bilkuran emandako erabakia argitaratu zen. Horren bidez, hasiera batean onetsi zen aldaketa honako ordenantza fiskal eta prezio publiko hauetan:

–Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoen gaineko araua.

–Kulturguneko tarifak.

–Auditoria alokatzeko tarifak.

–Kirol instalazioak kirolez kanpoko zeretarako erabiltzeko tarifak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluari jarraituz, eta jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ordenantzak noiz hartuko duen indarra: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Berriozarren, 2013ko otsailaren 26an.–Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO
PUBLIKOEN GAINEKO ARAUA

8. artikulua a) Arau honetan aipatzen den prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira Berriozarko Udalaren entitateen erregistroan inskribatuta dauden irabazi asmorik gabeko elkarteak, betiere kirol instalazioak kirolez kanpoko zeretarako erabiltzen ez badira eta auditorioa lagatzen ez bada. Kasu horietan, berariaz elkarte horientzat hitzartu diren prezioak aplikatuko dira.

b) Halaber, prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira irabazi asmorik gabeko gizarte entitateak, horiek Berriozarko Udalarekin hitzartu badute guztiendako kontraprestazioa edo zerbitzuren bat ematea. Horretarako aurretik txosten teknikoa egon behar du eta Alkatetzaren ebazpenaren bidez onetsiko da.

KULTURGUNEKO TARIFAK

1, 2 eta 3 aretoak eta 1. solairuko erabilera anitzeko aretoa lagatzea:

–3 ordu edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean: 46,77 euro.

–3 ordu baino gehiagorako edo zatiki bakoitzeko lagatzea, egunean: 96,50 euro.

–Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira.

Areto intsonorizatua lagatzea:

–3 ordu edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean: 58,46 euro.

–3 ordu edo denbora gutxiagorako edo zatiki bakoitzeko lagatzea, egunean: 120,62 euro.

–Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira.

Hirugarrena.–Hasiera batean onestea Auditorioa alokatzeko tarifak.

1. tarifa:

Berriozarko irabazi asmorik gabeko elkarteei aplikatuko zaie, ohiz kanpoko jarduerak egiteko (kultura arloko ikuskizunak).

Auditorioa alokatzea: 100 euro.

Garbiketa eskatzailearen kontura izanen da.

2. tarifa:

Nori aplikatuko zaion:

Berriozartik kanpoko irabazi asmorik gabeko elkarteei, sarrera kobratzen dutenean, kultura arloko ikuskizunetarako.

Auditorioa alokatzea, sarreraren prezioaren arabera:

–2tik 6 euro bitarte: 200 euro.

–7tik 12 euro bitarte: 300 euro.

–13 eurotik gora: 400 euro.

3. tarifa:

Nori aplikatuko zaion:

Berriozarko edota herritik kanpoko pertsonei, enpresei eta antzeko erakundeei.

AUDITORIA ALOKATZEKO TARIFAK

–300 euro. Egun erdian edo gutxiagoan zehar erabiltzen denean (goiz edo arratsaldez).

–500 euro. Egun osoan zehar erabiltzen denean (goiz eta arratsaldez).

–750 euro. 2 egunez erabiltzen denean (asteburua).

Prezio horien barrenean hau dena sartzen da: alokatutako espazioaren erabilera, aire-girotzea (urte sasoiaren arabera) eta oinarrizko garbiketa, erabili ondokoa, betiere aparteko garbiketa ez bada (2 eta 3 tarifak).

Tarifa horiei gehituko zaie, beti, Udalak aukeratuta dituen aretoko langile teknikarien kontratazioa. Zerbitzu hori auditorioa erabili ahal izateko ezinbestekoa da eta aparteko tarifa jarriko zaio, zerbitzua esleitua duen enpresaren bitartez eta Udalari une bakoitzean fakturatzen zaizkion prezioen arabera. Ikuskizunak hala behar badu, bi pertsona kontratatu beharko dira (argia eta soinua).

Fidantza: tarifen gaineko hiru kasuetan eskatzaileak 300 euroko fidantza utzi beharko du auditorioa erabiltzeagatik. Fidantza hori aste bat lehenago utzi beharko da eta instalazioen egoera egiaztatu ondoren itzuliko da, kalteei eta aparteko garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik behar izanez gero.

Tarifa horiek ez dira aplikatuko Berriozarko Udalak Udalaren elkarteen erregistroan inskribatuta dauden elkarteekin hitzartutako jarduerak egiteko. Udala jardueraren arduraduna izanen da.

KIROL INSTALAZIOAK KIROLEZ KANPOKO
ZERETARAKO ERABILTZEKO TARIFAK

Instalazioa laga aurretik nahitaez fidantza ordaindu beharko da, arauen arabera: 300 euro (fidantza orokorra) + 300 euro (garbiketarako fidantza).

2 orduko jardueretarako lanaldiak (+ aurreko prestaketa + bilketa eta garbiketa).

Alkatetzaren ebazpenaren bidez konpromisoa eginen da, eta hilabete bat lehenago aurrekontua onetsiko da.

Berriozarko taldeak edo Berriozarko Udalarekin hitzarmena duten taldeak abonatutzat hartuko dira.

A) Otorduak (zoruak egokitzea, materialak eta garbiketa kobratuko dira):

Pilotaleku-kiroldegia

Abonatua

150

Abonatu gabea

300

Erroldatu gabea

400

Eskolako pilotalekua

Abonatua

200

Abonatu gabea

250

Erroldatu gabea

400

Kiroldegia

Abonatua

250

Abonatu gabea

500

Erroldatu gabea

800

Kanpoko pista:

kiroldegiko kanpoko pista, Ilargi pista

Abonatua

100

Erroldatua

200

Erroldatu gabea

350

B) Mitinak:

Kiroldegiko pilotalekua eta eskolakoa

Erroldatua

200

Erroldatu gabea

300

Kiroldegia

Erroldatua

500

Erroldatu gabea

600

C) Jai erlijiosoak (zoruak egokitzea, materialak eta garbiketa kobratuko dira):

Kiroldegiko pilotalekua eta eskolakoa

Abonatua

150

Abonatu gabea

300

Erroldatu gabea

500

Kiroldegia

Abonatua

250

Abonatu gabea

500

Erroldatu gabea

700

Kanpoko pista:

kiroldegiko kanpoko pista, Ilargi pista

Abonatuak

100

Erroldatua

200

Erroldatu gabea

350

D) Musika jaialdiak (zoruak egokitzea, materialak eta garbiketa kobratuko dira). Gehienez ere hiruhilekoan behin, kokaleku bakoitzeko eta sarrerarik gabe:

Kiroldegiko pilotalekua eta eskolakoa

Abonatua

500

Abonatu gabea

550

Erroldatu gabea

700

Kiroldegia

Abonatua

550

Abonatu gabea

600

Erroldatu gabea

800

Kanpoko pista:

kiroldegiko kanpoko pista, Ilargi pista

Abonatua

300

Erroldatua

350

Erroldatu gabea

500

D) Aurrekoen mistoak (zoruak egokitzea, materialak eta garbiketa kobratuko dira):

Kiroldegiko pilotalekua eta eskolakoa

Abonatua

550

Abonatu gabea

600

Erroldatu gabea

800

Kiroldegia

Abonatua

600

Abonatu gabea

650

Erroldatu gabea

800

Kanpoko pista:

kiroldegiko kanpoko pista, Ilargi pista

Abonatua

350

Erroldatua

400

Erroldatu gabea

500

Bilera gela

Taldea–abonatuak

1 euro/ordua

Erroldatua

5 euro/ordua

Erroldatu gabea

10 euro/ordua

Instalazioan janaria prestatzea. Gutxieneko egokitzea kanpoaldean egiteko, zorua babestea, zaborrak kontrolatu eta bereiztea, sukaldeko ekipamendua eta abar.

Askaltegiak

Abonatua

0

Abonatu gabea

200

Erroldatu gabea

300

Negoziatzen ahalko da taberna zerbitzua alokatzea.

Udalaren materiala eta instalazioa lagatzea, araudi orokorraren arabera: eszenatokiak, korronte-harguneak, hesiak, aulkiak, mahaiak...

Soilik aldagelak eta komun publikoak edo instalazioetakoak alokatzea:

futbol zelaia eta Ilargi pista

Abonatua

20 euro/ordua

Abonatu gabea

25 euro/ordua

Erroldatu gabea

30 euro/ordua

Bestelako alderdiak; lagapen egokia izan ahal izateko honako hau beharrezkoa izanen da:

Baldintza gisa eskatzen ahalko da:

Erantzukizun zibileko asegurua, hirugarren entitateek egindako jardueretarako.

Kirol istripuetako asegurua, arrisku fisikoa sortzen ahal duten jardueretarako.

Instalazioko langileak han egotea. Haiei dagokien tasa, orduka: 20 euro/ordua + gauekoa (ordutegiaren arabera hori bidezkoa denean).

Iragarkiaren kodea: L1303068