2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERATSAIN
Beratsaingo herrilurretako aprobetxamenduak esleitzeko enkantea
Kontzeju honek ahozko posturen bidezko enkantea iragarri du, herrilurretako larreen aprobetxamenduak esleitzeko, guztira 253 erregu, zortzi urterako. Hasierako prezioa urteko bost mila eta ehun eurokoa da (5.100,00 euro), eta hori hobetzeko postura bakoitza 50,00 eurokoa.
Enkantea Kontzejuaren bulegoetan eginen da, datorren apirilaren 13an, 12:00etan, eta horretan parte hartzeko ezinbestekoa izanen da 510,00 euroko fidantza jartzea aldez aurretik, hau da, urte bateko zenbatekoaren %10. Zenbateko hori atxiki eginen zaio esleipen-hartzaileari, ordainketaren berme gisa.
Enkantea eta aprobetxamendua arautuko dituen baldintza ekonomiko-administratiboen agiria Kontzejuko Alkatetzan dago ikusgai, eta ekitaldiaren hasieran irakurriko da.
Beratsainen (Atetz), 2013ko martxoaren 8an.–Kontzejuko burua, Miguel Ángel Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: L1303727