2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Udalbatzaren egoitzaren aldaketa
Aranguren Ibarreko Udalak, 2013ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Herriko Etxea edo Aranguren Ibarreko Udalbatzaren egoitza Mutiloa plazan. z.g. egotea, Mutiloan, eta osoko bilkurak lehen solairuan egitea.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Mutiloan, 2013ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1303616