56. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

192/2013 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Gizarte Politiketako Departamentuko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen, eta Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia eta Idazkaritza Tekniko Nagusia egituratu ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen duenez, departamentu bakoitzeko titularrak, foru agindu baten bidez, zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean edo beste ezintasun bat dutenean haien ordez jarduteko. Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.–Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, aldi baterako ordezkoak izanen dira zuzendaritza nagusi horren mende dauden zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

1. Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

2. Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzuko zuzendaria.

3. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko zuzendaria.

Bigarrena.–Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1. Gizarte Politikako Araubide Juridiko-administratiboaren Ataleko burua.

2. Berdintasun, Familia, Kirol, Gazteria eta Kontsumoko Araubide Juridiko-administratiboaren Ataleko burua.

3. Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko burua.

Hirugarrena.–Indarrik gabe gelditzen da Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak irailaren 13an emandako 49/2011 Foru Agindua, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Iruñean, 2013ko otsailaren 19an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1303013