43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

124/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza atal batzuetako burua izendatzen duena.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 14.3 artikuluak xedatzen du ezen ataletako eta unitateetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez eginen dela.

Aipatu foru dekretuaren 16.2 artikuluak dioenez, laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz beteko dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko ahalmena.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ángel Manuel Hidalgo Ovejero jauna Bizkarrezurreko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Jesús Garbayo Marturet jauna Goiko Gorputz-adarreko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

3. José Javier López Blasco jauna Aldakako eta Tumoreetako Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

4. Jesús M.ª Sagastibelza Arambillet jauna Belauneko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren I. Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

5. José Joaquín Lecumberri Sagüés jauna Belauneko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren II. Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

6. Francisco Javier Muñoa Arribillaga jauna Oineko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

7. Luis Jesús Alzueta Zubiri jauna Helduen Traumatologia Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

8. Serafín García Mata jauna Haurren Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari, Lanbidearen Kudeaketa eta Garapenerako Zerbitzuari eta Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honek ez duela amaitzen administrazio bidea eta zilegi dela haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F1302781