43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

31/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Laguntzako Fakultatiboen Ebaluazio Batzordea eta Osasun Publikoaren, Osasun Kudeaketaren eta Administrazioaren Ebaluazio Batzordea aldatzen dituena.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuan lanbide karreraren ebaluazio batzordeak eratzea aurreikusi zen eta batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 2an emandako 408/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horietako buruak, kideak eta idazkariak izendatu ziren.

Azken honetan gertaturiko aldaketa batzuk direla eta, zenbait kidek kargua utzi beharra dute, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15.4 artikuluan ezarritakoaren arabera; horrenbestez, bidezkoa da kide berriak izendatzea Laguntzako Fakultatiboen Ebaluazio Batzordean eta Osasun Publikoaren, Osasun Kudeaketaren eta Administrazioaren Ebaluazio Batzordean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. M.ª Fe Idoate Cervantes andrea, Osasun Publikoaren, Osasun Kudeaketaren eta Administrazioaren Ebaluazio Batzordeko kidea, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Jesús Gregorio Fernández Baraibar jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Laneko Osasun eta Ikerketarako Zerbitzuko burua, Osasun Kudeaketaren eta Administrazioaren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea, eta Begoña Bermejo Fraile andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Prebentiboaren, Ospitaleetako Higienearen eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzuko BFEa, Laguntzako Fakultatiboen Ebaluazio Batzordeko kide.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zilegi dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) eta 57.4 artikuluetan xedatutakoarekin bat, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F1302203