43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 284/2012 prozedura arrunta

Laura Pou Ampuero andreak, Zaragozako Lan arloko 4. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Ionela Cornischik eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Panadería Pastelería Cafetería Cruz, S.L.ren eta Carlos López Capaperen aurka bideratu den 284/2012 prozedura arruntaren barnean, erabaki da Panadería Pastelería Cafetería Cruz, S.L.ri eta Carlos López Capaperi zitazioa egitea, non diren jakiterik ez baitago, 2013ko martxoaren 6ko 09.55ean ager daitezen Lan arloko 4. epaitegiko judizio-aretoan (Alfonso I kaleko 17an, 2. solairuan), adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta Panadería Pastelería Cafetería Cruz, S.L.ri eta Carlos López Capaperi zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Zaragozan, 2013ko otsailaren 8an.–Idazkari judiziala, Laura Pou Ampuero.

Iragarkiaren kodea: J1302952