43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

1143/2011 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia.

Iruñean, 2013ko otsailaren 12an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1143/2011 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Javier Muñoz Carvajalek eta Ana María González Garcíak sustatu dute, Alberto Miramón Gómara prokuradore jaunak ordezkatuta eta Juan José Pato García legelari jaunak lagunduta, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, auzi-ihesean den José Manuel Irigaray Piñeiroren, Jesús Alfaro Lecumberriren, Arch Insurance Company Europe Limiteden, eta Caja de Seguros Reunidos, Cia de Seguros y Reaseguros S.A.ren (Caser) kontra, zein Camino Royo Burgos prokuradoreak, Camino Royo Burgosek eta Miguel Leache Resanok ordezkatzen baitute eta Carmelo Lozano Matute legelariak, Angel Ruiz de Erenchun Oficialdeguik eta Miguel Martínez de Lecea Placerrek defenditu.

Epaitza:

Partez baiesten dut Alberto Miramón Gómara auzitegiko prokuradore jaunak, Javier Muñoz Carvajalen Ana González Garcíaren epaitegietako prokuradoreak, aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den José Manuel Irigaray Piñeiroren, Jesús Alfaro Lecumberriren eta Arch Insurance Company Europe Limiteden kontrakoa, zein Camino Royo Burgos prokuradoreak ordezkatzen baititu eta Cia de Seguros Caser-en kontra, zein Miguel Leaches Resano prokuradore jaunak ordezkatzen baitu; horrenbestez, demandatu guztiak kondenatzen ditut auzi-jartzaileei solidarioki hamar mila euro (10.000 euro) ordaintzera, eta Arch Insurance Company Europe Limited aseguru-etxeak berandutza interesak ordaindu beharko ditu, AKLaren 20. artikuluaren arabera, 2011ko maiatzaren 12tik aurrera, eta Caser entitateak, berriz, 2011ko abuztuaren 1etik aurrerako berandutza interesak. José Manuel Irigaray Piñeiro jauna eta Cia de Seguros Caser kondenatzen ditut auzi-jartzaileari hamabi mila ehun eta hirurogeita hiru euro eta hirurogeita lau zentimo (12.163,64 euro) solidarioki ordaintzera, eta aseguru-etxeak berandutza interesak ordaindu beharko ditu 2011ko abuztuaren 1etik aurrera. Hori guztia kostuak berariaz ordaintzera kondenatu gabe.

Ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Eta José Manuel Irigaray Piñeirori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko otsailaren 13an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1302339