43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen datu pertsonaleko fitxategien zerrendaren onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2012ko abenduaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen datu pertsonalen fitxategiak sortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (LOPD) 20. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen zein diren fitxategi horiek:

1.–Fitxategia: Kirol jarduerak.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: kirol jarduerak. Kirol jardueretan parte hartzen dutenen datu pertsonalen fitxategia.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: elkarte, kultur, josteta, kirol eta gizarte jarduerak.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: parte-hartzaileak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Bertze pertsona fisiko batzuk.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

–Identifikazio datuak: NANa/IFZa. Izen-deiturak. Helbidea. Telefonoa. Irudia/ahotsa.

–Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak: nazionalitatea, sexua, sorteguna, adina, sorlekua.

–Inguruabar sozialei buruzko datuak: zein klub edo elkartetako kide den. Lizentziak, baimenak.

–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak: bankuko datuak.

–Babes berezia duten beste datu batzuk: osasuna.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

g) Datu pertsonalak lagatzea: kirol federazioak, kirol klubak eta erakundeak.

h) Datuen nazioarteko transferentziak: ez dago aurreikusia.

i) Fitxategiaren ardura duen organoa: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

j) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, San Pedro karrika, 8 bis, 31797 Larraintzar (Nafarroa).

k) Segurtasun neurriak, eskatu beharreko maila zehaztuta: maila handikoak. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

2.–Fitxategia: Langileak.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: langileak. Mankomunitateko langileen datu pertsonalak dituen fitxategia.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: gizarte baliabideak, nominen kudeaketa eta laneko arriskuen prebentzioa.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: enplegatuak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Bertze pertsona fisiko batzuk.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

–Babes berezia duten beste datu batzuk: osasuna.

–Identifikazio datuak: izen-abizenak, NANa/IFZa, helbidea, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, irudia/ahotsa.

–Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak: nazionalitatea, sexua, sorteguna, adina, sorlekua.

–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak: prestakuntza, titulazioak, laneko eskarmentua.

–Enpleguaren xehetasunak: lanbidea, lanpostua, nominaren datu ez ekonomikoak, langilearen historiala.

–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak: diru-sarrerak, errentak, bankuko datuak, nominetako datu ekonomikoak, zerga kenkarien eta zergen gaineko datuak.

–Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak: finantza-transakzioak.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

g) Datu pertsonalak lagatzea: bankuei, aurrezki kutxei eta rural kutxei aseguru entitateei, Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta zerga administrazioari.

h) Datuen nazioarteko transferentziak: ez dago aurreikusia.

i) Fitxategiaren ardura duen organoa: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

j) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, San Pedro karrika, 8 bis, 31797 Larraintzar (Nafarroa).

k) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: oinarrizko maila. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

3.–Fitxategia: Programa komunitarioa.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: programa komunitarioa. Erabiltzaileen datuak dituen fitxategia, komunitatean parte hartzea sustatzeko baitira, bakoitzarenak zein taldearenak.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: gizarte zerbitzuak, bestelako helburuak.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: erabiltzaileak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

–Babes berezia duten datuak: ideologia, erlijioa, sinesmenak.

–Babes berezia duten beste datu batzuk: arraza jatorria edo jatorri etnikoa, osasuna, bizitza sexuala.

–Identifikazio datuak: IFZa/NANa / Mutualitatea. Izen-deiturak. Helbidea. Telefonoa. Irudia/ahotsa.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibila, familiaren datuak, nazionalitatea, sexua, sorteguna, adina, sorlekua.

–Inguruabar pertsonalak: zaletasunak eta bizimoduak, zein klub edo elkartetako kide den.

–Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak: lanbidea, lanpostua.

–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak: diru-sarrerak, errentak. Kredituak, maileguak, abalak. Nominaren datu ekonomikoak. Zerga kenkarien eta zergen gaineko datuak. Aseguruak. Hipotekak. Sorospenak, irabaziak.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

g) Datu pertsonalak lagatzea: arlo honetan eskumena duen administrazio publikoari.

h) Datuen nazioarteko transferentziak: ez dago aurreikusia.

i) Fitxategiaren ardura duen organoa: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

j) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, San Pedro karrika, 8 bis, 31797 Larraintzar (Nafarroa).

k) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: maila handia. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

4.–Fitxategia: Harrera eta gizarte orientabideen programa.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: Harrera eta gizarte orientabideen programa. Datu pertsonalen fitxategia, gizarte babeseko sistemako baliabideen inguruko informazioa, aholkularitza eta tramitazioa emateko.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: gizarte zerbitzuak. bertzelako xedeak.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: eskatzaileak, erabiltzaileak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Bertze pertsona fisiko batzuk.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

–Bereziki babestutako datuak: ideologia. Sinesmenak. Erlijioa.

–Babes berezia duten beste datu batzuk: arraza jatorria edo jatorri etnikoa. Osasuna. Bizitza sexuala.

–Identifikazio datuak: NANa/IFZa. GS/Mutualitateko zenbakia. Izen-deiturak. Helbidea. Telefonoa. Irudia/ahotsa.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibilari buruzkoak. Familiaren datuak. Nazionalitatea. Sexua. Jaioteguna. Adina. Jaioterria.

–Inguruabar pertsonalak: zaletasunak eta bizimoduak. Zein klub edo elkartetako kide den.

–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak: prestakuntza, titulazioak, ikaslearen historiala.

–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak: diru-sarrerak, errentak, kredituak, maileguak, abalak. Nominaren datu ekonomikoak. Zerga kenkarien eta zergen gaineko datuak. Aseguruak. Hipotekak. Sorospenak, irabaziak.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

g) Datu pertsonalak lagatzea: Gizarte Segurantzako erakundeei, arlo horretan eskumena duen administrazio publikoari.

h) Datuen nazioarteko transferentziak: ez dago aurreikusia.

i) Fitxategiaren ardura duen organoa: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

j) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, San Pedro karrika, 8 bis, 31797 Larraintzar (Nafarroa).

k) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: maila handia. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

5.–Fitxategia: Haurtzaro eta familia programa.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: Haurtzaro eta familia programa. Adingabeen eta haien familien datu pertsonalak dituen fitxategia, arrisku egoerei aitzintzeko programa kudeatzeko.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: gizarte zerbitzuak. Hezkuntza.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: adingabeko erabiltzaileak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Bertze pertsona fisiko batzuk.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

–Bereziki babestutako datuak: ideologia. Sinesmenak. Erlijioa.

–Babes berezia duten beste datu batzuk: arraza jatorria edo jatorri etnikoa. Osasuna. Bizitza sexuala.

–Identifikazio datuak: NANa/IFZa. GS/Mutualitateko zenbakia. Izen-deiturak. Helbidea. Telefonoa. Irudia/ahotsa.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibilari buruzkoak. Familiaren datuak. Nazionalitatea. Sexua. Jaioteguna. Adina. Jaioterria.

–Inguruabar pertsonalak: zaletasunak eta bizimoduak. Zein klub edo elkartetako kide den.

–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak: prestakuntza, titulazioak, laneko eskarmentua.

–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak: diru-sarrerak, errentak. Kredituak, maileguak, abalak. Nominaren datu ekonomikoak. Zerga kenkarien eta zergen gaineko datuak. Aseguruak. Hipotekak Sorospenak, irabaziak.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

g) Datu pertsonalak lagatzea: Gizarte Segurantzako erakundeak, arlo horretan eskumena duen administrazio publikoa.

h) Datuen nazioarteko transferentziak: ez dago aurreikusia.

i) Fitxategiaren ardura duen organoa: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

j) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, San Pedro karrika, 8 bis, 31797 Larraintzar (Nafarroa).

k) Segurtasun neurriak, eskatu beharreko maila zehaztuta: maila handikoak. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

6.–Fitxategia: Autonomia pertsonala sustatzeko programa eta ELZ.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: Autonomia pertsonala sustatzeko programa eta ELZ. Erabiltzaileen datuak dituen fitxategia, etxeko laguntzaren inguruko informazioa, aholkularitza eta tramitazioa emateko.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: gizarte zerbitzuak.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: Erabiltzaileak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Bertze pertsona fisiko batzuk.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

–Identifikazio datuak: NANa/IFZa. GS/Mutualitateko zenbakia. Izen-deiturak. Helbidea. Telefonoa. Irudia/ahotsa.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibilari buruzko datuak. Familiaren datuak. Nazionalitatea. Sexua. Jaioteguna. Adina. Jaioterria.

–Inguruabar pertsonalak: zaletasunak eta bizimoduak. Zein klub edo elkartetako kide den.

–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak: prestakuntza, titulazioak, laneko eskarmentua.

–Enpleguaren xehetasunak: lanbidea, lanpostua, nominaren datu ez ekonomikoak, langilearen historiala.

–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak: diru-sarrerak, errentak, bankuko datuak, nominetako datu ekonomikoak, zerga kenkarien eta zergen gaineko datuak.

–Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak: finantza-transakzioak.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

g) Datu pertsonalak lagatzea: osasun etxeei, adimen osasuneko zentroei, ikastetxeei, baita arlo horretan eskumena duen administrazio publikoari ere.

h) Datuen nazioarteko lagapenak: ez dago aurreikusia.

i) Fitxategiaren ardura duen organoa: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

j) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, San Pedro karrika, 8 bis, 31797 Larraintzar (Nafarroa).

k) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: maila altua. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

7.–Fitxategia: Hornitzaileak eta hartzekodunak.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: Hornitzaileak eta hartzekodunak. Enpresarekin harremanetan dabiltzan hornitzaile eta hartzekodunen datu pertsonalak dituen fitxategia.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: hornitzaileak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

–Identifikazio datuak: NANa/IFZa. Izen-deiturak. Helbidea. Telefonoa. Izen komertziala.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibilari buruzkoak. Familiaren datuak. Nazionalitatea. Sexua. Jaioteguna. Adina. Jaioterria.

–Merkataritzako datuak: merkataritzako jarduerak, merkataritzako lizentziak.

–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak: bankuko datuak.

–Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak: ukituak emandako ondasun eta zerbitzuak. Finantza-transakzioak.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

g) Datu pertsonalak lagatzea eta, hala behar denean, beste herrialde batzuendako aurreikusten diren datuen eskualdaketak: Zerga Administrazioari, bankuei eta aurrezki kutxei.

h) Fitxategiaren ardura duen organoa: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

i) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, San Pedro karrika, 8 bis, 31797 Larraintzar (Nafarroa).

j) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: oinarrizko maila. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

8.–Fitxategia: Enplegu sozial babestua.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: Enplegu sozial babestuaren proiektua. Erabiltzaileen datu pertsonalen fitxategia, lanaren bilaketa aktiborako.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: gizarte zerbitzuak. giza baliabideak.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: eskatzaileak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Bertze pertsona fisiko batzuk.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

–Bereziki babestutako datuak: ideologia. Sinesmenak. Erlijioa.

–Babes berezia duten beste datu batzuk: arraza jatorria edo jatorri etnikoa. Osasuna. Bizitza sexuala.

–Identifikazio datuak: NANa/IFZa. GS/Mutualitateko zenbakia. Izen-deiturak. Helbidea. Telefonoa. Irudia/ahotsa.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibilari buruzkoak. Familiaren datuak. Nazionalitatea. Sexua. Jaioteguna. Adina. Jaioterria.

–Inguruabar pertsonalak: zaletasunak eta bizimoduak. Zein klub edo elkartetako kide den.

–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak: prestakuntza, titulazioak, laneko eskarmentua.

–Enpleguaren xehetasunak: lanbidea, lanpostua, nominaren datu ez ekonomikoak, langilearen historiala.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

g) Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, bertze herrialde batzuendako aurreikusten diren datuen eskualdaketak: enpresei eta entitate laguntzaileei. Gizarte Segurantzako erakundeei. Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoari.

h) Fitxategiaren ardura duen organoa: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

i) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, San Pedro karrika, 8 bis, 31797 Larraintzar (Nafarroa).

j) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: maila handikoak. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

9.–Fitxategia: Aukera berdintasunerako zerbitzua.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: Aukera berdintasunerako zerbitzua. Programaren erabiltzaileen eta haien senideen datu pertsonalak dituen fitxategia, berdintasunerako programaren barruan.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: gizarte zerbitzuak.

c) Datu pertsonalen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: erabiltzaileak, eskatzaileak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Bertze pertsona fisiko batzuk.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

–Bereziki babestutako datuak: ideologia. Sinesmenak. Erlijioa.

–Babes berezia duten beste datu batzuk: arraza jatorria edo jatorri etnikoa. osasuna. Bizitza sexuala.

–Identifikazio datuak: NANa/IFZa. GS/Mutualitateko zenbakia Izen-deiturak. Helbidea. Telefonoa. Irudia/ahotsa.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibilari buruzkoak. Familiaren datuak. Nazionalitatea. Sexua. Jaioteguna. Adina. Jaioterria.

–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak: prestakuntza, titulazioak, laneko eskarmentua.

–Enpleguaren xehetasunak: lanbidea, lanpostua, langilearen historiala.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

g) Datu pertsonalak lagatzea: arlo honetan eskumena duen administrazio publikoari.

h) Datuen nazioarteko transferentziak: ez dago aurreikusia.

i) Fitxategiaren ardura duen organoa: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

j) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, San Pedro karrika, 8 bis, 31797 Larraintzar (Nafarroa).

k) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: maila handia. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Larraintzarren (Ultzama), 2012ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Nekane Garmendia Mujika.

Iragarkiaren kodea: L1302149