43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ordenantza fiskaletako aldaketa. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2012ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza fiskaletako aldaketa.

Direlako aldaketen hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2012ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 11n, eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurreko epea alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe iraganda, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik erantsi den testuaren arabera. Argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko otsailaren 8an.–Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

1.
ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTE ALDERA KONTROLATU BEHARREKO JARDUERA SAILKATUETARAKO ETA JARDUERA KALTEGABEETARAKO BAIMENAK EMATEKO EDO KONTROL JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Aipatzen diren artikuluak honela idatziko dira:

2. artikulua Zergapeko egintza ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:

a) Jarduerarako lizentzia edo kontrolerako administrazio jarduerak egitea, lizentzia nahitaezkoa ez denean.

b) Jarduerarako lizentzia berrikustea edo kontrolerako administrazio jarduerak egitea, lizentzia nahitaezkoa ez denean.

3. artikulua Tasa lizentzia eskatzen denean sortuko da eta/edo haren transmisioa jakinarazten denean.

Kontrolerako administrazio jarduera administratiboen kasuetan, lizentziaren beharraren ordez erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten bada, zergak ordaindu beharra sortuko da erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean. Hori aurkezten ez bada, tasa sortuko da kontrolerako administrazio jarduera egiten denean.

5. artikulua Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak. Eskatzaileek haien eskabideari uko egiten ahalko diote, idatziz aurkeztutako berariazko ukoaz, betiere hori iraungirik ez badago. Atzera egitea Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada, edo kontrolerako administrazio jarduera erabat egin baino lehen, erantzukizunezko aitorpen edo aurretiazko komunikazioaren kasuetan, ezarritako tasen %20 ordaindu beharko da. Atzera egitea lizentzia eman eta gero egiten bada, edo kontrolerako administrazio jarduera erabat egin eta gero, erantzukizunezko aitorpen edo aurretiazko komunikazioaren kasuetan, tasak %50 baino ez dira gutxituko.

6. artikulua Jarduerarako lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Herriko Etxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta horren kokapena zehazten dituztela, dagozkion legedian eta udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

Lizentzia beharrezkoa ez bada, irekitzeko erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztuko dute –Alkatetzak onetsitako ereduaren arabera– kontrolerako administrazio jarduerak egiteko, dagozkion legedian eta udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia edo kontrolerako administrazio jarduerak egitea, lizentzia nahitaezkoa ez denean.

Lizentzia aldatu edo berrikusten den bakoitzean, edo kontrolerako administrazio jarduerak egiten direnean, aipatu aldaketa edo berrikusketarako, lizentzia nahitaezkoa ez bada, lehenengo instalazioari legokiokeen tasaren %50 ordaindu beharko da.

Lizentzia handitzen denean edo handitze horretarako kontrolerako administrazio jarduerak egiten direnean, lizentzia nahitaezkoa ez baita, handitu behar den azalera hartuko da kontuan dagokion tasa kalkulatzeko.

II. epigrafea.–Jardueraren eskualdaketa.

Jarduerarako lizentzia eskualdatu edo eskualdaketa horretarako kontrolerako administrazio jarduerak egiten diren bakoitzean, lizentzia nahitaezkoa ez bada: 50,00 euro.

6.
ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK ETA ESPEDIENTEAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikuluan idatz-zati berria sartu da; hona hemen haren edukia:

X.–Ezkontza zibilak:

–Udal zerbitzuak ematea, ezkontza zibilak egiteko Eguesibarko Udalaren eraikinetan edo instalazioetan (Udalaren bulegoak eta instalazioak erabiltzea, baita giza baliabideak zein materialak).

–Ezkontideetako bat, gutxienez, ibarrean erroldaturik baldin badago: 100 euro.

–Ezkontideetako inor ibarrean erroldaturik ez badago: 120 euro.

7.
ORDENANTZA FISKALA, IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK EDO IREKIERA KONTROLERAKO ADMINISTRAZIO JARDUEREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Aipatzen diren artikuluak honela idatziko dira:

2. artikulua. Industriako eta merkataritzako establezimenduek, lasaitasun, osasun eta osasungarritasun baldintzak eta haien funtzionamendu normala erregulatzeko indarra duten bestelako arauetan ezarritakoak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko, irekitzeko lizentzia eman aurretik edo kontrolerako administrazio jarduerak egin aurretik, lizentzia aurkeztu beharraren ordez erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa egiten denean, Udalak egiten dituen jarduera tekniko eta administratiboen ondorioa da zergapeko egintza.

12. artikulua Establezimendua lizentzia eskuratu gabe irekitzen baldin bada, tasa sorraraziko da establezimenduak behar diren baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko udal jarduera egiten denean. Hori guztia, establezimendua irekitzeko baimena eman edo, irekiera baimendu ezina balitz, hura ixteko dekretatzeko hasi litekeen administrazio espedientea deusetan ukatu gabe.

Kontrolerako administrazio jarduera administratiboen kasuetan, lizentziaren beharraren ordez erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten bada, zergak ordaindu beharra sortuko da erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean. Hori aurkezten ez bada, tasa sortuko da kontrolerako administrazio jarduera egiten denean.

13. artikulua Lizentzia erdiesteko interesa duenak behar den eskabidea aurkeztuko du Udaletxean, egin beharreko jarduera(k) eta dagokion lizentzia fiskalaren epigrafea zehazten dituela; eskabidearekin batera, lokalaren alokairuaren kontratua edo erosketaren titulua aurkeztuko du, hala nola Zergen Kudeaketak likidazioa egiteko behar duen informazio guztia. Lizentzia beharrezkoa ez bada, irekitzeko erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztuko dute, kontrolerako administrazio jarduerak egiteko, Alkatetzak onetsitako ereduaren arabera.

14. artikulua 1. Udalak lizentzia eman ala ez erabaki arte edo kontrolerako administrazio jarduera egin arte (erantzukizunezko aitorpen edo aurretiazko komunikazioaren kasuan), interesdunek zilegi izanen dute espresuki atzera egitea. Hori gertatuz gero, tasa izanen da lizentzia eman balitz edo kontrolerako administrazio jarduera erabat egin balitz ordaindu beharko litzatekeenaren %20. Lizentzia ematen ez bada, zerga zenbateko berera murriztuko da.

2. Lizentzia iraungitzat hartuko da, hura eman ondoren sei hilabete pasatzen baldin badira lokalak ireki gabe, edo ireki ondoren, berriz ixten badira sei hilabete baino denbora luzeagoan.

15. artikulua Iruzurtzat hartuko dira arau-hauste berezi hauek:

a) Lokalak irekitzea behar den lizentzia eskuratu gabe, edo erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu gabe, hori egin behar denean.

b) Zerga-oinarria zehazteko behar diren datuak gezurrezkoak izatea.

Bertzelako arau-hausteetarako Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, edo bertzenaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta harekin bat datozen arauei.

8.
ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Aipatzen diren artikuluek honako edukia izanen dute:

3. artikulua 7. paragrafoa. Zoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan eskatu diren hirigintzako lizentziak ematea –besteak beste Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikulukoak– edo kontrolerako administrazio jarduerak egitea, lizentziaren beharraren ordez erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar denean. Tasa ordainaraztera behartzen duen lizentzia eskuratzeko prozedura tramitatzen denean edo kontrolerako administrazio jarduerak egiten direnean, lizentziaren ordez erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada, sortzen da Udal Ogasunaren eskubidea, aipatzen diren kasu hauetan:

4. artikulua. Hirigintzako lizentzien eta kontrolerako administrazio jardueren kasuan, lizentziaren ordez erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada, haren beharra duten obra edo eragiketak egiteko kostua da tasaren zerga-oinarria.

Lurzatien barreneko urbanizazioaren balioa tasaren zerga-oinarrian sartuko da.

Hirigintzako gainerako jarduketetan, ordenantza honen eranskinetan ezarritakoa izanen da zerga-oinarria.

5. artikulua 1. paragrafoa. Zerga ordaindu beharra.

5.1. Orokorrean, zergak ordaintzeko betebeharra lizentzia ematen den unean sortzen da. Uko egiten bazaio, lizentzia eskatzen den unean egonen da ordaintzera behartua.

Kontrolerako administrazio jarduera administratiboen kasuetan, lizentziaren beharraren ordez erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten bada, zergak ordaindu beharra sortuko da erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean. Hori aurkezten ez bada, tasa sortuko da kontrolerako administrazio jarduera egiten denean.

6. artikulua. Ordenantza honetako jarduketak eskatzen dituzten pertsona natural edo juridikoek ordaindu behar dituzte tasa horiek.

8. artikulua. Hirigintzako zein araudi dagoen indarrean, hartan aurreikusitako moduan bete beharko dira hirigintzako jarduketaren eskaera guztiak.

Lizentzia beharrezkoa ez bada, obretarako erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztuko dute, kontrolerako administrazio jarduerak egiteko, Alkatetzak onetsitako ereduaren arabera.

9. artikulua. Emandako baimenek, aurretiazko komunikazioek edo lizentziek ez dute ondoriorik izanen dagokien tasa ordaindu izanaren frogagiria ez badute.

11. artikulua Lizentziaren titularrak edo aurretiazko komunikazioa egiten dutenak obra edo eragiketak egitetik gelditzen ahal dira ukoa idatziz aurkeztuta, baldin lizentzia iraungita ez bada. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko edo aurretiazko komunikazioa eginda, eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan legokiokeen tasaren %20 ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak %50 baizik ez dira gutxituko.

12. artikulua Proiektu batean edo obra nahiz eragiketa multzo batean lizentzia eskatu edo erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu eta haiek kontzeptu bati baino gehiagori badagozkio, tarifetan kontzeptu horietako bakoitzarentzat adierazitako portzentaje edo kopuruen batuketa eginez aterako da tasaren zenbatekoa.

13. artikulua 3.7 artikuluko jarduketen tasak behin-behinekoz likidatuko dira, obrak egiteko aurrekontuan oinarrituta.

Lizentzia edo erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten obra edo eragiketak bukatu edo haien harrera ondoko hilabetean aurkeztuko da inguruabar horren deklarazioa, zuzendari fakultatiboaren ziurtagiria erantsita. Lanbide elkargoak ikus-onetsita egonen da, aginduzkoa bada, obra edo eragiketen guztirako kostua ziurtatzeko, behin betiko likidazioa egitearren.

Aipatu ziurtagiriaren ordez faktura aurkeztuko da, edo beste dokumentu bat, baimendutako obra edo eragiketak egiteko benetako kostua frogatzen duena.

Udaleko teknikariek egiaztatuko dute kostua; bien arteko alderik bada, haienera egokitu eta aurreko lerroaldean aipatu behin betiko likidazioa aterako dute.

14. artikulua Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Ordenantza fiskal orokorrean eta 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiko zaio.

Edonola ere, honako hauek ordenantzaren aurkako arau-hausteak dira:

A.–Arau-hauste arina:

a) Udaltzainek eskatuz gero, lizentziaren ziurtagiria obra lekuan ez izatea –edo aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunezko aitorpena, Udalaren erregistroan aurkeztuta– dagokion tasaren ordainagiriarekin batera.

A.–Hirigintzako jarduketak:

1. Ordenantzaren 3.7 artikuluan aipatu egintzei buruzko hirigintzako jarduketak, non ez duten tarifa berariaz finkatua, baita emandako lizentzien aldaketa ere: zerga-oinarriaren %0,2.

Iragarkiaren kodea: L1302088