43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Aldaketa UE Uxarreako borondatezko birzatiketa proiektuan. Behin betiko onespena

Uxarrea exekuzio unitatea (Donamariako 2. poligonoko 97, 98, 100, 101 eta 8013. lurzatiak) borondatez birzatitzeko proiektuan egindako aldaketa hasiera batean onetsi zen 2012ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta jendaurrean egon zen 2013ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 25ean. Epe horretan inork alegaziorik aurkeztu ez zuenez gero, aho batez ondokoa erabaki da:

1.–Behin betiko onestea Uxarrea exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektuan (Donamariako 2. poligonoko 97, 98, 100, 101 eta 8013. lurzatiak) egindako aldaketa.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean zehaztua bete dadin.

Donamarian, 2013ko otsailaren 20an.–Alkatea, Mikel Arregi Mindegia.

Iragarkiaren kodea: L1302878