43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

1. poligonoko 334. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Deikazteluko Udalak, 2013ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Deikazteluko 1. poligonoko 334. lurzatiaren xehetasun azterlana, Ignacio Azcona Gamindek Beneficencia karrikako 21ean sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Deikaztelun, 2013ko otsailaren 21ean.–Alkatea, M.ª José Sagasti Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1302888