43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Desjabetze prozesuaren hasiera: Cascanteko bizitegitarako lurzoru urbanizagarriko 1. banaketa eremuko 2. sektorean sartuta dauden lurrak

Cascanteko Udalak, 2012ko abenduaren 28an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Cascanteko bizitegitarako lurzoru urbanizagarriko 1. banaketa eremuko 2. sektorean dauden ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura hastea, desjabetze hori jabeek eskatu baitute, Konpentsazio Batzordearen mesedetan, sistematik ateratzeko; orobat, onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratzea, prozedurak inplizituki eskatzen duen legez.

Bigarrena.–Behin-behinekoz onestea ezinbestez okupatu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda, honako ebazpen honi atxiki baitzaio.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, ukitutako jende guztiak aukera izan dezan bai egoki juzgatzen dituen alegazioak aurkezteko bai behar diren datuak ekartzeko, argitaratutako zerrendako okerrak zuzendu beharrez. Horretarako, dokumentazio guztia haien esku egonen da Cascanteko Udaletxean.

Laugarrena.–Erabaki hau eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Foru Komunitateko egunkari batean eta Cascanteko Herriko Etxeko iragarki oholean ere.

Bosgarrena.–Ebazpena ukitutakoei jakinaraztea.

OKUPATU BEHARREKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

A) 1.521 m², 1. poligonoko katastroko 825. lurzatikoak, Juan José Jiménez Galipienzorenak baitira. 15125. finkakoak dira. Finka hori Tuterako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago (2.950. liburukia, 268. liburua, 129. orria) eta, guztira, 3.929 m²-ko azalera du; horietatik 1.521 m² banantzen dira.

B) 1.370,92 m², 1. poligonoko katastroko 309. lurzatikoak, Miguel Angel Ochoa Burgosenak baitira. 3495. finkakoak dira. Finka hori Tuterako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago (2792. liburukia, 246. liburua, 178. orria).

Argitara ematen da, hamabost egun baliodunean interesdunek aukera izan dezaten bai egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkezteko bai behar diren datuak ekartzeko, argitaratutako zerrendako okerrak zuzendu beharrez. Horretarako, dokumentazio guztia haien esku egonen da Cascanteko Udaletxean.

Cascanten, 2013ko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, José Gómara Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1302924