43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Akats zuzenketa, 2013ko karga-tasetan

Iragarkia argitaratu zen 2013ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 11n. Hartan akatsa atzeman baita, ondotik ematen da testu zuzendua.

Berriobeitin, 2013ko otsailaren 22an.–Alkatea, José M.ª Irisarri Ollacarizqueta.

TESTU ZUZENDUA

1. Ondotik ematen diren udal zerga eta tasa hauei dagozkien karga-tasak finkatzea 2013rako. Hurrengo urteetan ere indarra izanen dute, aldatzen ez diren bitartean. Hona hemen:

a) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

–Hirilurra: %0,1640.

–Landalurra: %0,50.

2. 5. ordenantza fiskala, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena:

VI. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 221. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

V.2) Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

Lizentzia bakoitzaren espedientea tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 26,48 euro, eta gehienez ere 504,85 euro, espediente bakoitzetik.

V.3) Obra txikiak edo proiektu teknikorik behar ez duten obrak egiteko lizentziak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 7,52 euro.

V.4) Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 35,22 euro.

Ordenantzaren testuaren gainerakoa baliogabeturik gelditu da.

Iragarkiaren kodea: L1302862