43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Desjabetze espedientea. Proiektua: zoladura berritzea eta bestelakoak Arrabal kalean

Nafarroako Gobernuak presakotzat joa, 2013-02-20an.

Gaia: zitazioa, 80,00 m²-ko azalera okupatu aurreko aktak egiteko, Barillasko 2. poligonoko 556. lurzatian.

Tokia: Barillasko Udala. Eguna: 2013-03-27a. Ordua: 10,00ak.

Titularra: D. Lorente Blasco 2006, S.L., Jardines de Atenas kalea, 10-2.a, D, 50003-Zaragoza.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluarekin bat, aurreko titularrari dei egiten zaio, goian adierazitako proiektuak bere finkan ukitutako zatia okupatu aurreko aktak egiteko, adierazitako tokian eta orduan.

Ukitutako ondasunaren jabe guztiek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, haiekin batera maizterra edo maizterrak ekartzen dituztela (halakorik badago), titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskriturak) eta ukitutako ondasunari dagokion kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa ekar dezakete, beren kontura.

Ez da posible izan aurreko titular horri zuzenean zitazioa egitea, eta horregatik zitazioa argitaratu eginen da, ediktuak paratuta hala Udalaren iragarki oholean nola Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barillasen, 2013ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1302922