43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Egiturazko aldaketa puntuala HAPOn. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2013ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Barañaingo Udalak Udal Planeko UC-3B unitatean sustatu duen egiturazko aldaketa puntuala.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.6 artikuluak lege beraren 79.2 artikuluari buruz ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udaleko Hirigintza alorrean azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Barañainen, 2013ko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1302961