43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Alkatetzaren ebazpena. Eginkizunak eskuordetzea

034/2013 Ebazpena, 2013ko otsailaren 7koa, Andosillako Udaleko alkate udalburuak emana, agintea Andosillako Udaleko bigarren alkateordearen esku uzten duena, alkatea udal mugapetik kanpo dagoen bitartean.

José Manuel Terés Azcona jauna, Andosillako Udaleko alkate udalburua.

Kontuan hartuz, arrazoi pertsonalak direla medio, herritik kanpo izanen naizela 2013ko otsailaren 8tik 13ra bitarte, biak barne.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).

Kontuan izanik Alkatetzaren ekainaren 17ko 143/2011 Ebazpena, Manuel Resano Ezquerro jauna entitate honetako bigarren alkateorde izendatzen duena.

Ikusirik Toki Korporazioen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluko lehen lerroaldeak xedatzen duela bigarren lerroaldeak xedatutakoa ezertan ukatu gabe, alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, eskuordetzea espres egin ez bada; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak (aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak hara igortzen duelako) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Andosillako Udaleko bigarren alkateorde Manuel Resano Ezquerro eskuordetzea, esleiturik ditudan eginkizun guztietan nire ordez ari dadin, arrazoi pertsonalak direla-eta herritik kanpo naizen bitartean.

Bigarrena.–Delako ordezkatze horrek epe mugatua izanen du, 2013ko otsailaren 8an hasiko baita, eta hilabete bereko 13an bukatuko, kargura itzultzen naizenean.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Andosillako Herriko Etxeko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

Bosgarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.

Aditzera ematen da azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 47. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten zaio ezen, ekintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hau argitaratu eta, biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Andosillan, 2013ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1302250